Iraunkortasuna eta hezkuntza esku-hartzea. Ohorezko Eskola Jasangarriaren ziurtagiria
Urdaibaiko Ingurumen Hezkuntzako Proiektua izeneko ikastetxeak (UIHP) iraunkortasunean oinarritutako gizarte eredu baten aldeko baloreetan heztea du helburu. Honetan, 2030eko Ingurumeneko Esparru Programan aurreikusitako konpromisoak garatzeko dokumentuan jasotzen diren xedeekin bat egiten du.
SESZak (orain Urdaibaiko Ingurumen Hezkuntzako Proiektua izenez ezagutzen dena) 1982.urtetik iraunkortasunaren alde dirau lanean, eta ibilbide luze honetan eginiko lanaren ondorioz, gaur egun Euskal Herri eta Estatuan iraunkortasunerako hezkuntzan oso ezaguna da eta aintzakotzat hartzen da. Gizarte eszenatoki berriak zabaltzean datza bere lana, ikasturtero Derrigorrezko Hezkuntzako 60 bat ikastetxerekin, 2.200 bat ikaslerekin eta 135 irakasle ingururekin lan eginez.
Urdaibaiko Ingurumen Hezkuntzako Proiektua izeneko ikastetxeak hezkuntza eredua iraunkortasunaren aldeko hezkuntzaren printzipioekin koherentea da. Ikastetxeetako irakasle zein ikasleek irakaste-ikaste prozesu horretan murgiltzeko aukera dute, aurrerantzean ikasitakoaren arabera ekiteko eta bizi diren inguruan eredu izateko. Era berean, bizimodu eredu hori hezkuntza komunitate osoan hedatzeko bidea ere zabaltzen da.
Horrez gain, UIHPko egonaldietan, Eskola agenda 2030 garatzen duten ikastetxeentzako Curriculum egokitzapenak egitea izan da azken urteotako lan esanguratsuenetariko bat. Bestalde, Eskola Agenda 30ean sartuta ez dauden ikastetxeak EA30n parte hartzera animatzen dira, beronek hezkuntza komunitate osoari dakarzkion onurez ohartaraziz.
Aipagarriak dira baita ere , UIHP ikastetxeak garatzen dituen beste eremu batzuk, besteak beste, bertan sortutako eta egindako materialak, argitalpenak, eskaintzen diren ikastaroak eta nazio mailako hitzaldiak.
Guzti hori dela eta, Urdaibaiko Ingurumen Hezkuntzako Proiektua ikastetxeak (UIHP) Eskola Jasangarriaren Ohorezko Ziurtagiria jaso zuen 2013ko ekainean, hainbat urtetan egindako lanaren aitorpen gisa.