Iraunkortasuna eta hezkuntza esku-hartzea. Aurkezpena
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko irakaslegoa beste zenbait kolaboratzailekin 1982. urtetik ari da lanean Busturian, Urdaibaiko biosfera erreserban, dagoen Urdaibaiko Ingurumen Hezkuntzako Proiektua deituriko ikastetxean (Busturiako eskola saiakuntzarako zentroa izenez ere ezagutzen dena). Bere lan eremuak ikerkuntza eta saiakuntza dira eta irakasle eta ikasleak iraunkortasunean oinarritutako bizimodurantz bideratzea du helburua.
Ingurumenaren aldeko sentsibilizazio, kontzientziazio, ezagutza, jarrera aldaketa eta bere aldeko ekimen indibidual eta sozialak garatzea da nahia. Ikasleek naturarekin eta ingurumenarekin erlazionatutako ikerketak garatzeko aukera dute, eta irakasleek esperientzia pedagogiko zein material berriak sortzekoa.
Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko irakaslegoak eramaten du aurrera aukeraketa prozesu baten ondoren zerbitzu-eginkizunetan.
-
Lan ildoak
-
Saiakuntza
- Ingurumen Hezkuntzako lan proiektuak
- Tailerrak
-
Ikerkuntza ingurumen hezkuntzan
-
-
Helbidea
UIHP (BBK Urdaibai Zentroa), Abiña auzoa, z/g
48350 Busturia (Bizkaia)
-
Kontaktua
e-maila: 014789aa@hezkuntza.net
Telefonoa: 94 687 10 11