Osasun Saila

Ingurumeneko IV. Esparru Planean jasota dagoen Osasunaren Lentea aztertzea

Txostenak azaltzen du zer lan egin den honako hau aztertzeko: Euskadiren egungo ingurumen-politikak daukan efektua osasunaren baldintzatzaile sozialetan. Erabilitako azterketa-prozesua ere jasotzen da. Prozesu horri esker, osasun-eraginari lotutako emaitzak lortzen dira, bai eta politika osasungarriagoak abiarazi ahal izateko gomendioak ere. Horietaz gain, ebidentzia zientifikoaren taula bat sartu da, IV. IEPko elementuek osasunarekin duten harremanari buruzkoa.

Osasun lentea

Deskargatzeko txostenak

Egikaritze-laburpena
Egikaritze-laburpenaBi orri dauzka, eta honako hauek jasotzen ditu: Euskadiren ingurumen-politikako osasunaren lenteari buruzko azterketa; baldintzatzaile sozialetan eta osasunean identifikatutako inpaktuak eta ingurumen-politikak ahalik eta osasungarrien izan daitezen lortzeko gomendioak.
Ingurumen-politikak “Osasun-ikuspegia politika guztietan” estrategiaren esparruan
Labur-labur azaltzen da batetik, zer elementu komun dituzten ingurumen-garapen iraunkorrerako politikek eta osasun-ikuspegia politika guztietan txertatzeko asmoak eta, bestetik, zer bide erabiltzen diren osasuna txertatzeko politika horietan.
EAEren eskarmentua osasuna politika guztietan txertatzeko eremuan
Laburbilduta azaltzen da zer ibilbide egin duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eskualdeko eta tokiko politikek osasunaren baldintzatzaile sozialetan izan duten inpaktuaren balorazioan.
Xedeak
Txostenak zer 4 helburu dituen definitzen da.
Metodologia
Lan egiteko kontzeptu-esparrua, osasun-inpaktua baloratzeko eredua, gobernantza-egiturak eta osasun-lentea aztertzeko prozesuaren faseak azaltzen dira.
Osasun-lentea aztertzeko prozesua
Txostenaren atal luzeena da; zehatz-mehatz azaltzen dira prozesuaren 5 faseak, beren atalak eta azpiatalak ere kontuan hartuta.

Azken aldaketako data: