Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Estrategia Digitalaren Zuzendaritza
- Titularra: Iñigo Robredo Guinea
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua > Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
20. artikulua.– Estrategia Digitalaren Zuzendaritza.
- Estrategia Digitalaren Zuzendaritzak honako eskumen hauek izango ditu, dekretu honen 5. artikuluan aipatzen diren eskumenez gainera:
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko eredua arautzen duen martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuan IKTen arloko zuzendaritza eskudunari esleitutakoak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zerbitzuen eraldaketa digitalerako interes estrategikoa duten proiektu komunak koordinatzea, eta digitalizaziorako interes estrategikoa eta lehentasunezkoa duten proiektu komunak gauzatzea.
- IKTak erabiltzeko eta kudeatzeko akordio, arau, estandar eta prozedura orokorren proposamenak egitea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko datuen administrazioari, segurtasunari eta pribatutasun-bermeari buruzko jarraibide komunak lantzea, indarrean dagoen legeriaren arabera, eta horiek betetzen direla zaintzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateei aholkularitza ematea, prozedurak eta zerbitzuak informatizatzeko eta IKTak erabiltzeko dituzten premiei eta eraldaketa digitalerako eta adimen artifizialerako estrategien gainean dituztenei erantzuteko.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko IKTen auditoretzak egitea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta entitateekin eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuarekin lankidetzan, eraldaketa digitalaren, adimen artifizialaren eta IKTen arloan langileak gaitzeko, prestatzeko eta hobetzeko plan eta programak prestatzea.
- Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 120.4 artikuluan Interneteko presentzia-ereduari buruz esleitutakoak, hargatik eragotzi gabe Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak Interneteko domeinu-izenen kudeaketaren arloan dituen eskumenak.
- Irratia eta telebista hedatzeko zerbitzuen zerbitzu eramailearen kudeaketari buruzkoak, baita zerbitzu horren euskarri diren azpiegiturak administratzeak eta ustiatzeak berekin dakartzaten ahalmenak ere, eta irrati-maiztasunen espektroarekin eta espektro horren gaineko zerbitzuekin lotutakoak.
- Informazioaren Gizartea sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen eta herritarren artean, zehazki telekomunikazioen azpiegiturekin lotutakoak, bai eta Jaurlaritzak onartzen dituen kasuan kasuko planetan ezartzen direnak ere, besteak beste eten digitala murrizteko xedearekin.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren administrazio digitaleko zerbitzuen euskarri diren plataforma teknologikoak definitu, garatu, ezarri eta mantentzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak argitaratutako aplikazio mugikorrak kudeatzea, argitaratzea eta katalogatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko informazio-sistemen (aplikazioak eta aktibo digitalak) eta azpiegitura teknologikoen datu-basea sortzea, mantentzea eta ustiatzea.
- Adimen artifizialaren estrategia gidatu eta koordinatzea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikorako adimen artifizialeko algoritmoen eta sistemen erregistro publikoa egitea eta mantentzea ere.
- Datuak biltegiratzeko, kudeatzeko, balioztatzeko eta erabiltzeko estrategia definitzea eta onartzea, herritarrei zerbitzu publikoak hobeto emateko.
- Erakundean datuen gobernantzaren estrategia gidatu eta hedatzea, eta sistemaren kudeaketa eraginkor, etiko, arduratsu eta fidagarria bermatzeko jarraibideak ezartzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan datuak partekatzeko prozesua gidatu eta bultzatzea, horretarako irizpideak erabakita, eta erakunde eta sektore desberdinen arteko datuen elkarreragingarritasuna zailtzen duten trabak eta oztopoak kenduta, baldin eta datuak, prozesuak eta erakundeak integratzeko aukerari eragiten badiote, betiere indarrean dagoen legeriaren esparruan.
- CDO – Chief Data Officer edo Datuaren zuzendari gisa esleitzen zaizkion gainerako eskumenak.
- Cloud estrategia bat gidatu, prestatu, onartu eta hedatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren premiei erantzuteko.
- Zerbitzu konbergenteen eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zibersegurtasunaren eragiketaz arduratzea, mehatxu guztietatik babesteko, haiei erantzuteko, eta haiek detektatzeko, arintzeko eta ezabatzeko tresnak hedatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko azpiegitura teknologikoak, komunikazioak eta lanpostu korporatiboak babesteko.
- Estrategia Digitalaren zuzendariak eskumena izango du, era berean, entitateekin errepikariak ez diren baina konbergenteak diren IKT zerbitzuak emateko xedea duten negozio juridikoak sinatzeko; horretarako, baina, entitateek Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateen baliabide propio pertsonifikatuaren izaera izan behar dute, sektore publikoko kontratazioa erregulatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz. Eskumena izango du, halaber, ez errepikariak ez konbergenteak ez diren IKT zerbitzuen enkarguak sinatzeko, baldin eta IKTen arloan eskumena duen zuzendaritzak berak finantzatzen baditu.
Zuzendariek, zuzenean eta hierarkiaz dagokien sailburuordearen mende –dekretu honetan zehaztutakoak izan ezik, horiek sailburuaren mende baitaude–, eskumen hauek izango dituzte, oro har:
- Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
- Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
- Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
- Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
- Azterketa eta, hala behar bada, txosten teknikoa eta juridikoa egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
- Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
- Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
- Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
- Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz, arintzat eta astuntzat jotako faltei dagokienez.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
- Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea bere Zuzendaritzako arduradunekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.
- Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta haien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-arloetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak sartzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzak emateko deialdietan.
- Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
- Zuzendaritzaren informazioaren argitaratze aktiboaren eta datu publikoak zabaltzearen jarraipena egitea, bai eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerei buruzko txostenen jarraipena ere, gardentasun-politikarekin bat etorriz, eta, halaber, zuzendaritzaren datu publikoak berrerabiltzeko eskaerei erantzutea.
KARGUAK
Iñigo Robredo Guinea
(2024/11/12 - ) Estrategia Digitalaren zuzendaria
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
Estrategia Digitalaren Zuzendaritza
- Titularra: Iñigo Robredo Guinea
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua > Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetza
Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak