Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzak, dekretu honen 5. artikuluan adierazitakoez gain, eskumen hauek izango ditu:
    1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko eredua arautzen duen martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuan IKTen arloko zuzendaritza eskudunari esleitutakoak.
    2. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zerbitzuak informatizatzeko eta digitalizatzeko interes estrategiko eta lehentasunezkoa duten proiektu komunak gauzatzea.
    3. IKTak erabiltzeko eta kudeatzeko akordio, arau, estandar eta prozedura orokorren proposamenak egitea.
    4. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko datuen administrazioari, segurtasunari eta pribatutasun-bermeari buruzko jarraibide komunak lantzea, indarrean dagoen legeriaren arabera, eta horiek betetzen direla zaintzea.http
    5. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei aholkularitza ematea, prozedurak eta zerbitzuak informatizatzeko eta IKTak erabiltzeko dituzten premiei erantzuteko.
    6. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko IKTen auditoretzak egitea.
    7. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeekin eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin lankidetzan, IKTen arloan langileak prestatzeko eta hobetzeko plan eta programak prestatzea.
    8. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzen duen ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuaren 32. artikuluan berariaz esleitutakoak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, haren erakunde autonomoek eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoek Interneten dituzten domeinu-izenak kudeatzea ere, hargatik eragotzi gabe Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren eskumenak.
    9. Irratia eta telebista hedatzeko zerbitzuen zerbitzu eramailearen kudeaketari buruzkoak, baita zerbitzu horren euskarri diren azpiegiturak administratu eta ustiatzeari datxezkion ahalmenak ere, eta irrati-maiztasunen espektroarekin eta espektro horren gaineko zerbitzuekin lotutakoak.
    10. Informazioaren Gizartea sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen eta herritarren artean, zehazki telekomunikazioen azpiegiturekin lotutakoak, bai eta Jaurlaritzak onartzen dituen kasuan kasuko planetan ezartzen direnak ere, besteak beste eten digitala murrizteko xedearekin.
    11. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren administrazio digitaleko zerbitzuen euskarri diren plataforma teknologikoak definitu, garatu, ezarri eta mantentzea.
    12. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak argitaratutako aplikazio mugikorrak kudeatzea, argitaratzea eta katalogatzea.
    13. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko informazio-sistemen (aplikazioak eta aktibo digitalak) eta azpiegitura teknologikoen datu-basea sortzea, mantentzea eta ustiatzea.
  2. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zuzendariak eskumena izango du, era berean, entitateekin errepikariak ez diren baina konbergenteak diren IKT zerbitzuak emateko xedea duten negozio juridikoak sinatzeko; horretarako, baina, entitateek Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateen baliabide propio pertsonifikatuaren izaera izan behar dute, sektore publikoko kontratazioa erregulatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

5. artikulua.- Zuzendariak.

Zuzendariek eskumen hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketa eta, hala behar bada, txosten teknikoa eta juridikoa egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz, arintzat eta astuntzat jotako faltei dagokienez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
  12. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea bere Zuzendaritzako arduradunekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.
  13. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-arloetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak sartzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzak emateko deialdietan.
  14. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Xabier Patxi Arrieta Goiri
(2020/09/10 - 2024/06/26) Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK