Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Zarata

Zarata "nahi ez den soinua" dela esan daiteke. Zentzu fisikoan, zarata soinua da eta hartzaileen zirkunstantzia subjektiboek zehazten dute zarataren kalifikazioa.

Europako Erkidegoen Kontseiluaren 1977ko maiatzaren 17ko Ebazpenak zarata horrela definitzen du: "gizakiarentzat izaera afektibo desatsegin eta hein desberdinetan onartezina hartzen duten soinu-multzoa, batez ere sortzen dituen enbarazuen, nekearen, kalteen eta, zenbaitetan, minaren ondorioz".

Azken batean, zarata oinarrizko maiztasun desberdinak dituzten soinuen nahasketa konplexua da. Zentzu zabalagoan giza jarduera bat oztopatzen duen edozein soinu jo daiteke zaratatzat.

Zaratak sorturiko enbarazua subjektiboa izateak oztopatu egin du edozein diseinu-egoerari unibertsalki aplika dakiokeen zaratari buruzko teoria orokor bat sortzea. Horregatik, araudiak egiterakoan kontuan izan beharko dira soinu-presioa nahiz hartzailea.

Normalean maila jarraituko zaratak hobeto jasaten ditugu maila-aldaketak edo beste aldaketa fisiko batzuk (maiztasun-aldaketak) dituzten zaratak baino, azken horiek normalean gogaikarriagoak izan ohi baitira.

Ingurune-zarata kanpo-ingurunean dauden zarata-fokuek edo soinua kanpo-ingurunean zehar barreiatzen delako zaratarekiko sentikorrak diren hartzaileei eragiten dieten zarata-fokuek sortzen duten zarata da. Ikuspuntu horretatik, zarata-foku nagusiak garraio-azpiegiturak, industria eta hiri-ingurunea dira. Gainera, indar gutxiago dutelako edo berriki agertu direlako garrantzi txikiagoa duten beste foku batzuk ere badaude.

Foku horiek sortzen duten enbarazua faktore desberdinen araberakoa da:

  • foku-mota
  • egoera berria den ala lehendik zegoen
  • inguruneko zarata-mailak
  • hartzaileen zaratarekiko sentikortasuna (lurzoruaren erabilerak)
  • zarataren ezaugarriak
  • eguneko zein alditan sortzen den (egunez, gauez, ...)
  • laneguna edo jaieguna den
  • Eta abar.

Ingurune-zarataren fokuek, garraioak eta industria-instalazioek geroz eta kexu gehiago eragiten dituzte; printzipioz, kexu horiei erantzuteko baloratzeko irizpide bakar bat ezarri behar dira, instalazio edo foku bera karakterizatzeko balio bat baino gehiago egoteak sorrarazten dituen arazoak ekiditeko. Arazo horiei eraikuntzako kalitate akustikoa gehitu behar zaio, herritarrek geroz eta kexu gehiago baitituzte eraikinek berezko dituzten arazoei buruz (isolamendu-falta, instalazioen zarata, etab.).

Ingurune-zarataren fokuak
Garraioa Errepideak
Trenak
Aireportuak
Industria Industriako instalazioak
Makinak
Hiri-ingurunea Trafikoa
Lantegiak
Gaueko aisialdiko inguruak
Obrak
Aparkalekuak
Beste zenbait Kiroleko/Aisialdiko motorezko ibilgailuak: Kartak, motorrak, uretako motorrak, ultra-arinak, etab.
Festak eta jaialdiak
Merkataritza-guneak

aratak mota desberdinetako eraginak izan ditzake:

  • Eragin fisiologikoak (entzumena hondatzea).
  • Eragin psikologikoak (interferentziak komunikazioan, atsedenean eta loan).
  • Lanaren gaineko eraginak
  • Eragin subjektiboak (enbarazua eta sumindura).
  • Osasunaren gaineko zuzeneko eraginak.
Zarataren eraginak
Eraginaks Zarataren izaera(adibideak) Irudipen subjetiboa dBA maila  Elkarrizketa aukerak Maila horiek erakusten dituzten lekuak

Entzumenaren galera

Gorreria

Turboerreraktoreak

Obretako zulagailu pneumatikoa

Auto turuta (10 mra)

Gorreria

Mina

 130  Ezinezkoa  

Aireportu pista

Tailer izugarri zaratatsuak

Ruido insorportable  120
Doloroso  110

Isilgailurik gabeko motorrak

Ohiua (3 mra)

Haurrak jolasten

Zarata oso latza  100  Ohiuka 

Disc jockey

Tailer zaratatsuak

Discotekak

Pub barruan 

Eragozpen maila ezberdinak

Ezerosotasuna     

 90
 80  Zaila

Talleres normales

Interior bar

Ke erauzgailua (m 1era)

Garbigailua

Iratzargailua

Zurrungak

Giro eramangarria  70  Ozen hitz eginez

Hiri trafiko trinkoa

TB daukan egongela

Erostetxe handiak

Mekanografia bulegoak

 60
Zarata normala  50  Ahots normalez

Hiri trafiko arina

Apartamentu zaratatsua

Arroparen igurtzia

Txiklea mastikatzea

Hozkailua (m 1era)

 40
Erosotasun maila  30

Parke eta lorategiak

Liburutegia

Eskola gelak

Eskumuturreko erlojua

Eltxo baten hegaldia (2 mra)

Isiltasuna  20  Ahots apalez

Grabazio estudioa

Akustika laborategia

 10

Zarata kontrolatzeko irtenbideak honako ataletan sailka daitezke:

  • planeamendua
  • igorpena
  • barreiatzea
  • inmisioa

Zalantzarik gabe, lehenengoa funtsezkoa da ingurugiro-zarata kontrolatzeko, aipatu dugun bezala muga onargarriak ezartzea lurzoruaren erabileren arabera egin behar baita. Hori dela eta, lurzorua antolatzeko planetan zarataren kontzeptua sartzea ezinbestekoa da.

Beste hiru puntuek edozein sorburutatik datorren zarataren maila murrizteko egin beharreko jarduerak adierazten dituzte, lehentasunaren arabera. Igorpenean esku hartzeak du lehentasun handiena, arazoaren sorburuan bertan jarduten denez, onura orokorra baita. Atal horretako irtenbideak sorburu-motari lotuta daude zuzenean, igorpena moteltzeko zarata sorrarazten duen prozesuaren gain jardungo baitute: makina isilagoak, kapsularatze isilak, ibilgailuen abiadura murriztea, horren zaratatsuak ez diren zoladurak erabiltzea, etab.

Barreiatzean jarduteak oro har oztopoak ezartzeari egiten dio erreferentzia, zarata maila handiek eragiten dieten hartzaile sentikorrak dauden noranzkoan barreiatzea eragozteko. Irtenbide horiek barrerak edo pantaila akustikoak dira. Beste irtenbide batzuk ere sar litezke atal honetan, adibidez, zenbait hiri-inguru beren kalitate akustikoa hobetzeko diseinatu eta egokitzea.

Azkenik, inmisioaren aurkako babesa lortzea ez da horren eraginkorra, eraginpeko eraikinen fatxadetan isolamendu handiagoa jartzean oinarritzen baita, eta isolamendu horiek hobetzen diren lokalak bakarrik babesten baitituzte, eta leihoak itxita daudenean bakarrik.

Kasu bakoitzean egokiena den irtenbidea hautatzeko garaian beste faktore-mota batzuk ere hartu behar dira kontuan, esate baterako: zarataren sorburuaren funtzionamendua, kostua, estetika, babesten den populazioa, etab.

Azken aldaketako data: