Zahartze aktibo eta osasungarria
Zahartzea prozesu naturala da gure bizitzan, urteak betetzearen ondorio, denborak aurrera egiten duen seinale. Hortaz, bizitzako fase hori naturaltasunez onartzen badugu, eskaintzen dizkigun aukera guztiez gozatuko dugu, ugari dira eta.
Etapa horretan, denbora libre gehiago izan ohi dugu, ziur aski, atzean utzi ditugulako urteetan izandako zereginak, esaterako, seme-alaben heziketa eta etxetik kanpoko lan-jarduera etab. Horregatik, aukeraz jositako etapa honetan, beti egin nahi izan dugunari heltzeko parada dugu, eta, gainera, gizarte- eta familia-bizitzan aktiboki parte hartzen jarrai dezakegu hainbat ekintza eginez, besteak beste, boluntariotza- eta jolas-jarduerak, etengabeko ikaskuntzakoak eta adierazpen kulturalekin lotutakoak etab. Azken batean, zahartze aktiboa izateko aukera daukagu.
Zahartze aktibo eta osasungarria izateak zera esan nahi du: gure behar, nahi eta gaitasunen arabera gizartean parte hartzea, eta osasun fisiko ona izateko, esparru emozionalean ondo sentitzeko eta gizarte-ingurune ona edukitzeko aukerak ahal den gehien baliatzea. Helburua bizi-kalitatea eta -itxaropena adin aurreratuetara zabaltzea da.
Material lagungarria:
- Dementziekin lagunkoia den etxebizitza izateko gida (pdf, 550 KB)
- Zahartze aktibo eta osasungarria izateko gida (pdf, 1 MB)
- Trafikoarekin lotutako arriskuak prebenitzeko adinezkoentzako aholkuak (pdf, 2 MB)
- Adinekoek izaten dituzten erorikoak prebenitzeko aholkuak (pdf, 1 MB)
Esteka interesgarriak:
- Bide segurtasuna: mugikortasun segururako hezkuntza (web orria eta argitalpenak)
- Euskadi lagunkoia
Azken aldaketako data: