Ur-masen kalitatearen estatistika (090214)

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ur masen egoeraren ikuspegi orokor, koherente eta osatua lortzeko helburua duten zenbait jarraipen programa daude. Hauek, azaleko uren (ibaiak, trantsizio urak, itsasertzeko urak, lakuak eta hezeguneak), lurpeko uren eta babestutako zonaldeen kontrola burutzen dute.

Uraren Euskal Agentziak  gaur egun hainbat proiektu kudeatzen ditu: EAEko ibaien egoera kimiko eta biologikoaren jarraipena; EAEko trantsiziozko eta itsasertzeko ur masen egoeraren jarraipena; urtegien potentzial ekologikoaren jarraipena; EAEko laku eta hezeguneen jarraipena; eta EAEko lurpeko uren jarraipena. Horrela, EAEn dauden ur masa guztiak ebaluatzea posible da, oso handiak edo heterogeneoak direnak barne. Horrez gain,inpaktuak dituzten guneen ebaluazioa, neurrien programen ebaluazioa eta erreferentziazko baldintzen eguneratzea burutzea posiblea ere bada.

Estatistikaren honen helburu nagusia EAEko planifikazio hidrologikoan zehaztutako ur-masen egoera aztertzea da:

 

Informazio gehiago:

Azken aldaketako data: