Osasun Saila

Udaz gozatu. Zure osasuna zaindu.

Uda garai ezin hobea da aire zabalean dibertitzeko, ariketa fisikoren bat egiteko eta sedentarismoa saihesteko.

Aire zabaleko jarduerek eragin onuragarria dute osasunean. Horregatik, udaz gozatzera animatzen zaitugu, eta zure osasuna eta ingurukoena babesteko gomendio batzuk eskaintzen dizkizugu:

Udaz gozatu. Zure osasuna zaindu.

  • Ez egin,ahal bada, ariketa fisiko bizirik bero handieneko orduetan. Babestu burua eguzkitik, freskatu eta sarri edan likidoak.
  • Txangoa egitera bazoaz, eraman hozkailua janariak hotzetan kontserbatzeko, elikadura-intoxikazioak eta -infekzioak saihestuko dituzu.
  • Edan likido ugari, ahal dela ura. Ez itxoin egarri izan arte, eta eskaini edatekoa zure inguruko pertsonei ere, batez ere adinduei eta urte gutxiko umeei.
  • Iturri batetik edan aurretik, ziurtatu ura edangarria dela.
  • Lagundu ingurua garbi edukitzen, eta erabili horretarako zabor-ontziak eta hondakin-kontainerrak.
  • Ez ahaztu basoan edo mendian ere eguzki-erredurak izateko arriskua dagolea. Kontuz ibili; edan ura, jantzi txanoa edo kapela, eguzkitako betaurrekoak, eta eman eguzkitik babesteko produktua estali gabeko alderdietan. Egin gauza bera zuk zaintzen dituzun pertsonekin.
  • Umeak beti babestu behar dira izpi ultramore kaltegarrietatik, dela hondartzan, igerilekuan, basoan edo kalean.
  • Egun eguzkitsu bat hondartzan, igerilekuan, mendian, basoan edo kanpoan eman ondoren neke handia sentitzen baduzu, edo zorabioak, goralarria, gorakoak edo sukarra, azal gorria eta minberatua badituzu, litekeena da intsolazioa izatea. Egin kontsulta zure osasun-zentroan.

Informazio gehiago dokumentu honetan eskuratu dezakezu:

Udaz gozatu, zure osasuna zaindu (pdf, 300 KB)

Erlazionatutako informazioa


Azken aldaketako data: