Udalerrietako osasun-informazioa
Osasunari eta haren determinatzaileei buruzko informazioa oso baliagarria da osasun-politiken esparruan erabakiak hartzea bideratzeko eta komunitate batean osasuneko desberdintasun sozialak monitorizatzeko. Honako lotura hauen bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritako osasun-egoerari buruzko informazioa eskuratzea dago, kontuan hartuta osasunaren determinatzaileen sorta zabal bat (enpleguko eta laneko baldintzak, etxebizitzaren ingurua, faktore psikosozialak, zainketa-lanak eta etxeko lanak, egoera sozioekonomikoa, osasunarekin lotutako portaerak, etab.).
Azken aldaketako data: