Osasuna haurtzaroan
Haurraren osasun kartilla
Zuen seme/alabaren osasuna zaindu eta hobetzea zuen esku eta bere osasuna zaintzen duten profesionalen esku dago. Kartilla honek zenbait jarduera prebentibo jasotzen ditu, esaterako, txertoak eta aldizkako osasun-kontrolak, baita zuek bete behar dituzuen atal batzuk ere. Edozein zalantza izanez gero, lasai galdetu.
Ahalegindu osasun-kartilla eguneratua eramaten. Eta eraman zeuokin, pediatra-kontsultara edo osasun zentro batera umearekin zoazten bakoitzean.
Jarraian hainbat gida eskaintzen dira, gurasoei beren seme-alaben osasuna mantentzen eta areagotzen laguntzeko.
Gidak
Haurraren osasun gidak:
- Lehen hilabeteetan (0-6 hilabete bitartean) (pdf, 1 MB)
- Lehen urtean (6 hilabete eta 3 urte bitartean) (pdf, 1.90 MB)
- Eskolaurre adinean (3-6 urte bitartean) (pdf, 6.43 MB)
- Eskola adinean (6 urtetik aurrera) (pdf, 1.99 MB)
Erlazionatutako edukiak
- Adingabeak garraiatzeko araudia eta haurrak lotzeko sistema homologatuen informazioa (pdf, 1.68 MB)
- Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida (pdf, 3.47 MB)
Esteka interesgarriak
Zorriek ez dute hegaz egiten, saltorik ere ez, baina azkar mugitzen dira ile lehorrean. Pertsona baten burutik bestearenera kontaktuaren bidez pasatzen dira, eta objetu pertsonalak partekatzean (toailak, txanoak, orraziak, …)
- Zorriak
- Bartzak
- Zer egin ondorengo kasuetan susmoa?
- Zer egin ondorengo kasuetan agerpena?
- Jaitsi dokumentua PDF formatuan
- Zorriak izatea ez da higiene txarraren seinale.
- Familiako partaide guztien ilea aztertu. Tratamendua, beharrezko denean baino ez aplikatu.
- Jakinarazi ikastetxekoei eta hurbilekoei.
- Ez erabili inoiz zorrien kontrako produkturik kutsatzea saihesteko.
Zorriak
Buruko zorriak intsektu txiki batzuk dira, hegorik gabeak, bizirauteko pertsonen odola behar dutenak.
Ez dute giza gorputzetik kanpo bi egunetik gora irauten.
Bartzak
Bartzek, hau da zorrien arrautzek, ur tanta itxura dute, ilearen sustraietan atxikitzen dira, eta ez dira erraz askatzen.
Zer egin ondorengo kasuetan susmoa?
- Ilea aztertu, batez ere garondoa eta belarri ostea, ea ileari itsatsitako bartzik edo zorri bizirik dagoen ikusteko. Bartzak zorriak baino errazago ikusten dira.
- Ile hezea askatu eta xerloetan banatu.
- Xerlo bakoitza orraztu sustraietatik puntaraino orrazi-xehe bat erabiliz (hagin luze eta tarte estudun orrazi berezia, ahal dela metalezkoa, zurruntasunagatik) Ilea busti dagoela orraztu, zorriak gutxiago mugitzen diraeta.
- Orrazia pasatzen den bakoitzean begiratu argitara, zorririk edo bartzik dagoen ikusteko. Ganoraz orrazteko 15-30 minutu beharko dira.
- Prebentzio-neurri moduan aipatutakoa aldian-aldian egin.
Zer egin ondorengo kasuetan agerpena?
- Bartz edo zorri biziak ikusiz gero, zorrien kontrako produktu pedikulizida bat erabili, betiere prospektuko argibideak jarraituz (lozioak xanpuak baino eraginkorragoak dira).
- Aplikazio denbora igaro ondoren, garbitu ilea ohiko xanpuarekin eta uretan aklaratu.
- Ile umela orrazi-xehearekin zehatzmehatz orraztu, zorriak eta bartzak ezabatzeko.
- Jarraitu orrazi-xeheaz orrazten txandakako egunetan harik eta bartzak desagertu arte.
- Komenigarria da 2. aplikazio bat ematea, 7-10 egun igaro ondoren.
Jaitsi dokumentua PDF formatuan
- Zer egin zorriak edo bartzak daudenean (pdf, 110 KB)
Azken aldaketako data: