Osasun Saila

Osasun inkesta 2018

EAEko Osasun Inkesta (EAEOI) Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arloko informazio-sistemaren funtsezko atal bat da. EAEko osasun-arloko politikei buruzko erabakiak hartzeko datu- eta informazio-iturria da.

EAEko Osasun Inkestak informazioa eskaintzen du osasunaren egoeraz eta eboluzioaz, osasun-determinatzaileez eta osasun-zerbitzuen erabileraz, erkidegoaren ikuspuntutik.

Gainera, EAEko Osasun Inkesta da osasun-ekitatea baloratzeko informazio-iturri nagusia, bai osasun-mailari bai osasun-arretari dagokienez. Ekitatea Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen oinarrizko printzipioetako bat da, eta egun indarrean dagoen 2013-2020 aldirako Osasun Planaren elementu nagusietakoa.Osasun inkesta 2018

 

Azken aldaketako data: