Osasun Saila

Metodologia

EAEOI 2013 diseinatzerakoan, aldaketak egin dira, eta aurrerapen metodologikoak sartu, aldaketa epidemiologiko, sozial eta sanitarioetara egokitzeko.

Ildo beretik, azpimarratu nahi dugu informazioa gehitu dela ondoko atal hauen inguruan: gizarte kapitala, adingabeen zaintza, alkoholaren kontsumo intentsiboa epe laburretan, kolon eta ondoesteko minbiziaren baheketako programa prebentiboak, asistentzia-mailen arteko uztatzea eta osasun- zainketen jarraitutasuna, erantzunik gabeko osasun-asistentziaren eta ospitalizazioaren beharra eta Osakidetzaren informazioko teknologia berriak (OSAREAN).