Osasun Saila

Aurkezpena

2013ko Osasun Inkesta (EAEOI13) Euskal Autonomia Erkidegoan egin den seigarrena da. Lehenengo inkesta 1986an egin zen, eta 1992tik aurrera bost urtean behin egin izan dira.

encuesta de salud 2013 gobierno vasco

Osasun Inkestak informazioa eskaintzen du osasunaren egoeraz eta eboluzioaz, osasun-determinatzaileez eta osasun-zerbitzuen erabileraz, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen ikuspuntutik.

Osasun-arazo nagusiak identifikatzea, baliabideen esleipena bideratzea eta osasuna hobetzeko arreta-programak diseinatu eta garatzea ahalbidetzen du.

Arrisku-talde nagusiak identifikatzeko bidea ere ematen du, osasunari, bizi-ohiturei eta osasun-zerbitzuetarako sarbideari dagokienez. Gainera, EAEko Osasun Inkesta berebiziko tresna da honako hauek monitorizatzeko: hautemandako osasunak islatzen dituen desberdintasun sozialak, osasunarekin lotura duten jokaerak, eta osasun-zerbitzuen erabilera.

Aspaldiko urteotan, EAEko Osasun Inkesta EAEko osasun-arloko informazio-sistemaren erreferentziako osagai bihurtu da. EAEko Osasun Inkestatik ateratako informazioaren argitan garrantzi handiko erabakiak hartu izan dira biztanleriaren osasuna hobetzeko.

Azken aldaketako data: 2017/09/08