Osasun Saila

Galdeketak

Osasun eta Kontsumo Sailak elaboratu dituen datuen bilketako galdeketetan nazioarte mailako eskala egokituak erabiltzen dira, beste eremu batzuetan eginiko inkestekin konparatzea ahalbidetzen dutenak.

Galderen formulazioak, gainera, urteetan zehar jasotako datuak konparatzea ahalbidetzen du. EAEOIk bi galdeketa baliatzen ditu.

Lehen galdeketa baten bidez (familiarra) famili unitateko kide guztien eta bakoitzaren informazioa jasotzen da, etxeetan eginiko elkarrizketa pertsonalen bitartez.

Bigarrena (indibiduala) norberak betetzeko galdeketa izan zen eta etxe bakoitzeko 16 urte edo gehiagoko hiru pertsonatik biri zuzendu zitzaien.

Material lagungarria