Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Naturzaintza-Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Aholku Batzordea

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen bidez sortua.

Natura kontserbatzeko alorrean aholku emateko kide anitzeko lankidetza-organoa da. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean natura-baliabideen antolamenduan eta naturaren kontserbazioan eskumena duen sailari atxikirik dago.

Zereginak

  • Natura-gune babestuen kudeaketaren emaitza eta estrategiari buruz, urtero txostena egitea.
  • Naturzaintzari dagozkion alorretako txosten eta irizpenak egitea eta proposamenak aurkeztea, bai bere ekimenez, bai Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak edo foru-aldundiek hala eskatuta.
  • Natura-gune babestu berriak izendatzeko proiektuei buruzko txostenak egitea.
  • Eusko Jaurlaritzaren ustez ingurune naturala babestearen alorrean garrantzi nabarmena duten lege-aurreproiektuei buruzko txostenak egitea.
  • Autonomia-erkidegoko natura-gune babestuak hobeto babestea eta kudeatzea ekarriko duten ekintzak proposatzea.
  • Lurraldearen kudeaketan ardura duten administrazioen arteko koordinazioa sustatu eta laguntzea, baliabideek babes handiagoa izan dezaten.
  • Natura kontserbatzeko, ikerketa zientifikorako eta naturaren zabalkunde eta hedapenerako heziketa sustatzea.

  • Lurraldearen Antolamenduko Artezbideen berrikuspenerako oinarrizko dokumentua.
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana onartzeko den dekretu proiektua.
  • Euskadiko Natura Ondarea babesteko eta hobetzeko politikak (Natura 2000 Sarea): babestutako naturguneen kudeaketaren estrategia eta emaitzen inguruko txostena (Natura 2000 Sarea).
  • 2030 Euskadiko Biodibertsitate Estrategiaren proposamena.
  • 5 Baliabide Naturalen Antolamendu Plan (BNAP) berriak. Armañon, Gorbeia, Urkiola, Izki eta Valderejo-Sobron-Arcena Mendilerrokoa.

  • Haitzuloetako Kiropteroen Kudeaketarako Plana

  • Natura Ondarearen lege berria

  • Hegazti-fauna eta haritegi elektrikoaren arteko gatazken gaineko lanak

  • Natur Ondarearen kontserbazioarekin zer ikusia duten diru-laguntzak: ikerkuntza aplikatua eta Udaletxeak.

Azken aldaketako data: