Lehendakaritza

Euskal Gizataldeen Biltzarra

Euskal Gizataldeen Biltzarra, euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzko 8/1994 Legearen baitan sortu zen, harremanetarako organo bezala.

Euskal gizataldeak, euskal etxeak, euskal etxeen federazio nahiz konfederazioak eta euskal erakundeak elkar ezagutzea eta lankidetzan aritzea du helburu Biltzar honek.

Biltzarra lau urtean behin ospatzen da, eta honako hauek har dezakete parte:

  • Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideek
  • Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiek
  • Eusko Jaurlaritzan ordezkatuta dagoen legebiltzar-talde bakoitzeko kide batek
  • Federazio guztietako hiruna ordezkarik
  • Federaziorik gabeko herrialdeetako euskal etxeen hiruna ordezkarik

Beste pertsona batzuek eta euskal gizataldeekin zerikusia duten erakundeetako beste zenbait ordezkarik ere parte hartu ahal izango dute Biltzarrean, Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak gonbidatuta.

Biltzarrean eztabaidatutako ondorioak agiri batean jasoko dira. Agiri hori Aholku Batzordearen eskuetan utziko da, lau urterako plana egiteko kontuan izan dezan.

1994 urtetik 4 Biltzar egin dira:

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2016/06/20