Medikamentuei buruzko informazioaren bideoak
- Nola eman pomada oftalmikoak haurrei?:
- Argazkiak: Marivi Calleja y Fátima Fernández-Gil. Bideoa, muntaia eta azpitituluak: Maite Santamarta. Musika: Chris Zabriskie. Prelude Nº 16.
- Nola eman kolirioak haurrei? :
- Argazkiak: Marivi Calleja y Fátima Fernández-Gil. Bideoa, muntaia eta azpitituluak: Maite Santamarta. Musika: Chris Zabriskie. Prelude Nº 20.
- Tratamendu aktiboaren orria:
- Zure tratamendu aktiboaren orria “txuleta” moduko bat da. Orriak zer tratamendu jarri dizuten gogorarazteko eta azaltzeko balio du: zer medikamentu agindu dizkizuten Osakidetzan; noiz, nola eta zer dosi hartu behar duzun, eta beste edozer ohar edo gomendio garrantzitsu.
- Antibiotikoak: behar bezala erabili. Denon mesederako!:
- Antibiotikoak, bakterioak hil edo bakterioen haztea geldiarazten duten botikak dira. Hortaz, gripea eta hotzeria, birusek eragindakoak izanik, ez dira antibiotikoak hartuta sendatzen. Antibiotiko bat hartu behar baduzu, berriz, ez utzi tratamendua guztiz amaitu arte; nahiz eta hobeto sentitu. Bestela, bakteriak berrindartu egin litezke eta infekzioari aurre egitea askoz zailagoa izango da. Animazioa: Dani Maiz. Audioa eta azpitituluak: Irekia.
- Printzipio aktiboa: hori da bilatu eta ezagutu beher duzuna medikamentuaren ontzian:
- Printzipio aktiboa da medikamentuaren efektua eragiten duen substantzia. Bideo honetan erakusten dizugu kontua hartu beharrekoa ez dela medikamentuaren marka, itxura edo tamaina, printzipio aktiboa baizik; horixe da jakin eta bilatu behar duzuna: medikamentuak zer printzipio aktibo duen. Medikamentuaren ontzian aurkituko duzu beti.
Azken aldaketako data: