Hezkuntza Saila

LH eta Unibertsitatea

LHKO GOI MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOAK DIRELA-TA GRADUKO IKASKETETAN LORTZEN DIREN AITORPENAK

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 4. artikuluaren arabera, honako hauek osatzen dute goi mailako hezkuntza: unibertsitateko ikasketak, goi mailako ikasketa artistikoak, lanbide heziketako goi mailako ikasketak, arte plastikoetako eta diseiñuko goi mailako ikasketa profesionalak, eta goi mailako kirol ikasketak.

Azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretua, goi mailako hezkuntzako ikasketen arteko kredituen aitorpenari buruzkoak, helburutzat dauka xedatzea nola aitortuko diren kredituak goi mailako hezkuntza osatzen duten ikasketen artean.

Aipatutako 1618/2011 Errege Dekretuak 3. artikuluan dionez, unibertsitateek egin behar dute ofizialki akreditutako goi mailako ikasketa artistikoen, goi mailako kirol ikasketen eta lanbide heziketako goi mailako ikasketen aitorpena, ikasketa horietako tituludunek graduko unibertsitate tituluak eskuratzea zuzendutako programak ikasiko dituztenerako. Gainera, 4.2 artikuluan dio agintari eskudunek bermatu egingo dutela gutxieneko ECTS kreditu batzuk aitortuko direla titulu bien artean lotura zuzena dagoenean.

Hurrengo estekan LHko Goi Mailako Heziketa-Zikloak direla-ta graduko ikasketetan lortzen diren aitorpenak kontsulta daitezke, Euskadiko unibertsitateek onartutakoak:

Azken aldaketako data: