LGTBI Dokumentazio zentroa
Eusko Jaurlaritzak, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailaren bitartez, ekimen hau garatzen du Lesbianen, Gayen, Transen, Bisexualen, Intersexualen, Queerren eta aurreko siglekin bat ez datozen kolektiboen (LGTBIQ+) mugimendua ezagutzera emateko, protagonisten eskutik.
Berdintasunaren eta LGTBIQ+ aniztasunaren defentsa funtsezko zutabea da gizarte justu bat eraikitzeko. Gune honen bidez, LGTBIQ+ komunitatearen errealitateari buruzko ezagutza areagotzen dugu, eta beren eskubideekiko errespetua sustatzen dugu gizartean. Halaber, LGTBIQ+ borrokari eta sexu-orientazioagatik eta/edo sexu-identitateagatik jazarritako pertsonei egiten zaien errekonozimendua da.
Jaurlaritzak eskerrak eman nahi dizkie Elkarteei Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBIQ+ pertsonen eskubideak bermatzeko egindako lanagatik, eta, bereziki, Euskadin LGTBIQ+ mugimenduaren Dokumentazio Birtualeko Zentro hau sortzean izandako eskuzabaltasunagatik.
LGTBI Dokumentazio Zentrorako SARBIDEA
Azken aldaketako data: