Lanbide Heziketako Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetarako Lan Esperientziako Justifikazioa
Erdi-Mailako Zikloetarako sarrera-probaren atal zientifiko teknologikoa egitetik salbuestea eskatzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:
Langile soldatadunek
• Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo afiliatutako mutualitatearen ziurtagiria. Ziurtagiri horretan datu hauek zehaztu behar dira: enpresaren izena, lan-kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioa-aldia.
• Lan-kontratua edo lan egin duen enpresaren ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, datu hauek agertu beharko dira: kontratuaren iraupena, egindako jarduera eta jarduera hori egiten emandako denbora.
Langile autonomoek edo norberaren konturako langileek
• Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edo Itsasoko Gizarte Institutuaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzan dagokion erregimen berezian alta egindako aldiena. Horrez gain, garatutako jardueraren deskribapena eta jarduera hori egin duen denbora-tartea.
Borondatezko langileek edo bekadunek
• Laguntza eman dioten erakundearen ziurtagiria. Bertan, hauek jasoko dira zehazki: zer jarduerak eta funtzio egin dituzten, zer urtetan egin dituzten eta guztira zenbat ordu eskaini dituzten.
Lan-esperientziaren ondoriozko salbuespena lortzeko, ez da beharrezkoa izango zer arlo profesionaletan lan egin den zehaztea, ziklo guztietarako proba bera delako.