Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Garapen kognitiboaren estimulazioa 4

Garapen kognitiboaren estimulazioa

Familia testuingurua, aparteko gaitasuna, talentua eta goi-mailako gaitasunak

Argitalpena

Psikologiako Urtekaria Anuario de Psicología

Urtea

2008, 29, 3, 289-310

Laburpena

Helburua: Ikerketa honek, goi-mailako gaitasunak dituzten subjektuen familia testuingurua aztertzen du. Diseinua: Bizkaiko 10 urteko biztanleriaren lagin esanguratsua atera zen. (530 familia). Ausazko laginketa geruzatua gauzatu zen 4 kategoria ezarriz: maila, sexua, hizkuntza eredua eta ikastetxe mota (pribatua-publikoa). Biztanleriaren adineko guztizkoa 8.878 izan zen. Emaitzak: Aparteko gaitasunak zituzten 45 subjektu identifikatu ziren, 64 talentu sortzailedunak, 6 talentu sortzailedunak eta aparteko gaitasunak zituztenak eta 15 subjektu goi gaitasunak zituztenak. Aparteko gaitasunak dituzten umeen testuinguruei lotutako aldagaiak dira amaren Kultura-maila, ikastetxe mota eta adierazpenezko hezkuntza estiloa ere. Amaren kultura-maila eta amak etxetik kanpo lanik ez egitea talentu sortzailea duten umeen testuinguruetako aldagaiak dira, baita aldi berean aparteko gaitasunak nahiz talentu sortzailea duten umeen testuinguruetakoak ere. Goi-mailako gaitasunak dituzten umeen testuinguruetan agertzen dira gizartean moldatzeko zailtasunak.

Aurkikuntzen inplikazio praktikoak

Identifikazio prozesuari dagokionez, ikerketa honetan lortutako emaitzek beste ikerlari batzuen aurkikuntzak baieztatzen dituzte. Lan honetako emaitzek familia testuinguruko aldagaiak aparteko gaitasun, talentu eta goi-mailako gaitasunekin zerikusi garrantzitsua dutela baieztatzen dute.

Lan honetan lortutako datuak garrantzitsuak izan daitezke aniztasun arreta pedagogikoari dagokionez, identifikatutako subjektuak hezkuntza testuinguruan egokitzapen kurrikularren objektu izan daitezkeelako eta modu berean, familiek modu egokian orientatuak izan daitezke, haur hauen berezitasunei moldatzeko eta egokitzeko, honela garapen kognitibo, sozial eta emozionala estimulatzeko familia testuingurua hobetzea lortuaz.

Azken aldaketako data:  2014/06/13