Kalitatezko ordezko zaintza
Kalitatezko ordezko zaintza
Zaintza goiztiarra eta haur garapena: NICHD ikerketaren aurkikuntza nagusiak
Egileak
Belsky, J.
Argitalpena
European Journal of Developmental Psychology, 3, 95-110
Urtea
2006
Laburpena
Lan-mundurako emakumearen inkorporazioak zera ekarri du, gero eta haur gehiagok eta gero eta adin txikiagoetan gurasoek ematen ez duten ordezko zaintza jarraituaren esperientzia bizi behar dutela. Ordezko zaintza honen efektu posibleei buruzko eztabaidak gidatu zuen asmo handiko ikerketa hau, 1364 umeren lagin baten garapena jaiotzatik 5 urtera arte aztertu zuenak. Aurkikuntzen artean, nabarmentzekoa da ordezko zaintza instituzionalak, gurasoek jagon ordez, garapen intelektual eta linguistiko handiagoa iragartzen duela. Halaber, egiaztatzen da ordezko zaintza (bere kalitatea kontuan hartu gabe, zaintza instituzionalaren luzarotasunarekin erlazionatuta) gero eta luzaroan erabiliz gero “kanpo” mailako portaera-arazo gehiago (patologikoan izan ez arren) agertzen dela: erasoa, desobedientzia eta desafioa. Era nabarian ikusten da ordezko zaintza arriskuekin eta onurekin erlazionatuta dagoela. Haur garapen psikologikoan duen bere eragina ebaluatzeko, oso garrantzitsua da ordezko zaintzaren hainbat aspektu bereiztea, hala nola, bere kantitateari edota kalitateari dagozkionak, eta era berean familia testuinguruaren beste faktore batzuekin duen elkarrekintza.
aurkikintzen inplikazio praktikoak
Ondorengo aspektuetan, familiak heztea eta prestatzea premiazkoa bihurtu da:
- Atxikimendu segurua sustraitzeko eta indartzeko irizpide prebentiboak.
- Familia bakoitzaren posibilitateen arabera, kalitate handiko ordezko zaintza antolatzeko irizpideak.Kalitate handiko ordezko zaintza instituzionala aukeratzeko irizpideak.