Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Getariako Txakolina - Txakoli de Getaria JI

Logotipo de Getariako Txakolina

Ezaugarriak

Zoruak

Malda malkartsuetan lantzen da, baina ez beti terrazetan. Bertan alanbreek mahatsondoak gidatu egiten dituzte, edo lur tontortxoen “gainean” flotatzen dute. Zoruaren funtsa buztinezkoa da, eta bere gainean hareharri geruza bat kokatzen da. Beren altitudea itsas maila eta 100 metro artean izaten da.

Klima

Euri prezipitazioak batez besteko 1.600 mm izan daitezke urtean; eta neguko tenperaturak gutxieneko 2 gradu ingurukoak dira, eta udan goreneko 35 gradu inguruan ibiltzen dira.

Barietateak

Bertako bi mahats-barietate, Hondarrabi Zuri, mahastiaren %95 hartzen duena, eta Hondarrabi Beltza, gainontzeko %5; mahats-parretan eta besorako hazitako mahatsondo horien mahatsekin Getariako Txakolina egiten da.

Udazken hasieran ondo zaindutako mahats-bilketa egiten da, beti ere, azukrea eta garraztasunaren arteko oreka bilatuz, eta prentsatzeko eta hartzitzeko teknologia modernoekin, mahats berriaren lanketa arretatsua egiten da Getariako Txakolina lortu ahal izateko.

Eremu Geografikoa

Getariako Txakolina jatorrizko izenduraren itzalpeko ardoak ekoizteko aldeak Aia, Getaria eta Zarautz udalerrietan dauden lurrak hartzen ditu, nagusiki, baina berriki Gipuzkoako lurralde osora hedatu egin da. Hala eta guztiz ere, Kontseilu Arauemailearen eta bidezko administrazioaren iritziz lurzati onargarritzat jo behar dira.

Araudia

Jatorrizko deitura hori Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1989ko irailaren 21eko Aginduaren bidez behin betiko aintzatetsi zen, eta kalitateko ardo honi eta beronen kontseilu arauemaileari buruzko arautegia onetsi zen.

Harez geroztik arrazoi ezberdin batzuek araudia aldatzea ekarri dute, baina Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2007ko apirilaren 27ko Aginduan aurreko legeria baliogabetzen da, onetsitako deituraren behin betiko aintzatespenaren jatorrizko dataren indarrari berariaz eusteko, eta deituraren arautegiaren testu bategina onartzeko.

Geroxeago, goian aipatutako Aginduaren hutsuneen zuzenketa onartu izan da, deitura honen itzalpean babestutako ardoen ekoizpen eremuari dagokiona.

“Getariako Txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria” Jatorrizko Deitura Babestuaren baldintza agiria.

Kontseilu Arauemailea

Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailea
Barroeta Aldabar, 4 behe
20808 Getaria, Gipuzkoa
Tfnoa: 943 14 03 83
Faxa: 943 89 60 30
E-maila: info@getariakotxakolina.com
Web orria: www.getariakotxakolina.com

Datu ekonomikoak

Inskribatutako upategien zerrenda

Azken aldaketako data: