Osasun Saila

Jarduera fisikoa haurtzaroan

Jarduera fisikoa haurtzaroan

itzuli>

Etapa honetako jarduera fisikoa izaten da jolastea, kirol edo zaletasunen bat egitea eta familian, eskolan edo jarduera komunitarioetan modu aktiboan mugitzea.

Jarduera fisikoa egiteak zure seme edo alabari lagunduko dio:

  • osasun oneko lokomozio-aparatua garatzen (hezurrak, muskuluak eta artikulazioak);
  • osasun oneko sistema kardiobaskularra garatzen (bihotza eta birikak);
  • sistema neuromuskularra kontrolatu dezan ikasten (mugimenduen koordinazioa eta kontrola);
  • osasunerako ona izango duen gorputz-pisuari eusten;
  • autokonfiantza, gizarte-integrazioa eta -interakzioa indartzen;
  • eskolan errendimendu hobea izaten.

0-5 urte bitarteko haurrentzako gomendioak:

  • Zure seme edo alabaren jarduera fisikoa jaiotzatik bertatik estimulatu dezakezu, bereziki, jolas gainbegiratuen bidez, ingurune seguruetan, lurrean edo uretako jarduera egokien bidez.
  • Oinez ibiltzeko gauza diren urte 1etik 5 urtera bitarteko haurrek aktibo egon behar lukete egunean, gutxienez, 3 orduz (ez du zertan jarraian izan behar), intentsitate desberdinetako jarduerak txandakatuz.
Nire semeak edo alabak egin ditzakeen jarduerak (adibideak)
Neurritsua Bizia
  • Paseatu
  • Bizikleta
  • Gurpil-ohola
  • Patinatu
  • Igerilekuan jolastu
  • Zabuan ibili
  • Txingoan ibili
  • Jostailuak jaso
  • Harrapaketan ibili
  • Bizikletan lasterka ibili
  • Sokasaltoan ibili
  • Mendi-ibilaldiak egin
  • Eskorga- eta zaldi-jolasean ibili
  • Katuka egotzen ibili
  • Baratze- edo lorategi-lanetan lagundu
  • Korrika egin
  • Dantzatu

Azken aldaketako data: