Ingurumena eta garapen iraunkorra
1972an Stockholmen egin zen biltzarrean lehen aldiz onartu zen nazioartean ingurugiroa babesteak eta hobetzeak garapen ekonomikoan eta munduaren oparotasunean eragina dutela.
Biltzar hori egin baino zertxobait lehenago kaleratu zen "Hazkundearen mugak" Erromako Elkartearen txostenak dagoeneko atentzioa erakarri zuen Lurreko baliabide naturalak agortzearen inguruan eta bere gaitasunaren mugen inguruan.
1987an, Ingurugiroari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Munduko Batzordeak "Gure etorkizun komuna" (Brundtland Txostena izenez ezagunagoa da; Gro Harlem Brundtland, txostenaren lehendakaria, Norvegiako lehen ministroa zen orduan) argitaratu zuen. Txosten horretan ingurugiroaren eta garapenaren arteko lotura datozen hamarkadetan aurre egin beharreko arazo nagusi gisa identifikatu zen. Testuinguru horretan, garapen jasangarria uneko beharrak asetzen dituen garapena da, etorkizuneko belaunaldiei beren beharrak asetzeko gaitasuna arriskuan jarri gabe.
Stockholmen lehen pausoak eman eta hogei urte pasatu ondoren, Lurraren Goi-Bileran, 1992an Rio de Janeiron (Brasil) egin zen Ingurugiroari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Biltzarrean, ondorengo dokumentuetan islatutako nazioarteko akordio ugari lortu ziren:
- Printzipioen adierazpena (PDF, 309 KB)
- Klima aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa (PDF, 368 KB)
- Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmena (PDF, 407 KB)
- Agenda 21 (PDF, 3 MB)
Horien guztien artean, zalantzarik gabe, Agenda 21 da garrantzi gehien duen dokumentua, izan ere Rioko gailurrean hitzartutakoa gauzatzeko lanerako benetako plan operatiboa da. Beraz, Agenda 21ek esplizitu bihurtzen ditu finantzazioko egutegiak eta aurreikuspenak eta ekintza-mota bakoitzerako eragileak identifikatzen ditu. Agenda 21en filosogiak tokian tokiko jendea partaide izateko eta berei boterea emateko eskatzeko du.
Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Batzordea Lurraren Gailurrean eratu zen gobernuei, Nazio Batuen organismoei eta talde nagusiei, esate baterako merkataritzaren eta industriaren sektoreei, gobernuz kanpoko erakundeei eta gizarte zibileko beste sektoreei, Lurraren Gailurrean lortutako akordioak aplikatzeko hartu beharreko neurriak hartzen laguntzeko.
1997an, Amsterdamgo Itunak, 2. eta 6. artikuluetan, Europar Batasunaren helburuen erdian kokatu zituen «ingurumena errespetatzen duen hazkunde jasangarria» eta ingurumena beste politiketan txertatzea. 2010ean, Europako Batzordeak Europa 2020 Estrategia onartu zuen, non elkar sendotzen duten hiru lehentasun proposatzen baitira: hazkunde adimentsua, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako ekonomiaren garapena eskatzen duena; hazkunde jasangarria, baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiliko dituen ekonomia berdeago eta lehiakorrago bat proposatzen duena; eta hazkunde integratzailea, enplegu maila altuko eta gizarte- eta lurralde-kohesio handiko ekonomia sustatzen duena.
Garapen Iraunkorrari buruzko 2015eko Mundu Gailurrean, NBEko Estatu Kideek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten, pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko xedez. 17 helburu eta 169 xede ditu, baita aitorpen politiko bat ere.
Euskal Autonomia Erkidegoan Ingurumena Babesteko 3/98 Lege Orokorrak Rioko Goi-Bileraren printzipioak hartzen ditu oinarritzat ingurumena babesteko eta ingurumen organoak lau urtetik behin egingo duen Ingurumen Esparru Programa batean zehaztuko dela Euskadiko ingurumen-politika.
Azken aldaketako data: