Ikerketa soziolinguistikoak
Hemen aurkituko dituzun ikerketa soziolinguistikoek euskara bera dute aztergai. Azken urteetan garatu diren ikerketa-lanok Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Poltikarako Sailburuordetzak butzatu ditu: badira kanpoko talde edo enpresek HPSren enkarguz eginak eta badira, baita ere, HPSK berak eginiko ikerketak. Horien guztien emaitzak eskuragarri dituzu atal honetan.
V. Mapa Soziolinguistikoa (pdf, 1,08MB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2014.
2011ko Biztanleria eta Etxebizitzen Zentsuan bildutako datuak ditu oinarritzat eta Euskal Autonomia Erkidegoko 5 urte edo gehiagoko biztanleria hartzen du aintzat. Datuen ardura EUSTAT erakundearena da, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak datu horien ustiaketa egin du.
IV. Mapa Soziolinguistikoa (pdf, 1164 Kb) , Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2009, ISBN 978-84-457-2942-7.
2006ko Biztanleria eta Etxebizitzen Estatistikan bildutako datuak ditu oinarritzat eta Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria osoa hartzen du aintzat. Datuen ardura EUSTAT erakundearena da, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak datu horien ustiaketa egin du. Mapa Soziolinguistikoak lau aldagai aztertzen ditu: batetik, hizkuntza gaitasunaren bilakaera (1981eko zentsuan txertatutako aldagaia); bestetik, biztanleriaren lehen hizkuntza (1986. urtean txertatutako aldagaia); hirugarrenik, hizkuntza gaitasunaren eta lehen hizkuntzaren arteko gurutzaketa, BILA indizea (1986tik aurrerako datuak kontuan hartuz); eta, azkenik, etxeko erabilera (1991. urtean gaineratutako aldagaia). Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen bilakaera berri izateko ikuspegi zabala ematen digu: hizkuntza gaitasunaren kasuan hogeita bost urtekoa, lehen hizkuntzaren kasuan hogeikoa eta etxeko erabilerarenean hamabostekoa.
III. Mapa Soziolinguistikoa (pdf, 7.27Mb) (liburua + CD-a), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2005, ISBN 84-457-2236-0.
Euskal Autonomia Erkidego eta hiru lurralde historikoen 2001eko egoera soziolinguistikoa eta 1981-2001 bitarteko bilakaera aztertzen dira. Datu orokorrak eskualdeka eskaintzen dira.
II. Mapa Soziolinguistikoa (pdf, 203 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1997, ISBN 84-457-1268-3.
Lehen liburukian Euskal Autonomi Erkidego eta hiru lurralde historikoen 1991ko egoera soziolinguistikoa eta 1981-1991 hamarkadan izan den bilakaera aztertzen dira. Datu orokorrak eskualdeka eskaintzen dira. Bestalde, euskararen erabileran gehien eragiten duten faktoreei buruz I. Soziolinguistikazko Inkestan (1991) proposatutako hipotesiak berretsi egin dira zentsuan jasotako datuekin.
II. Mapa Soziolinguistikoa (pdf, 599 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1998, ISBN 84-457-1268-3.
Bigarren liburukian eskualdekako azterketa egituratua egin da. Eskualde bakoitzari buruzko txostenean udalerri-mailako informazioa emateaz gain, 10.000 biztanletik gorako udalerrietan informazioa auzoka ere eman da. Hiriburuek, gainera, trataera berezia izan dute eta euren eskualdekako txostenaren barruan atal bana eskaini zaie, auzoka aztertuz. Horrez gain, argitalpenarekin batera, datu estatistiko guztiak EUSTATen HEDAPEN formatuan eskaintzen dira eta datuen trataera egin ahal izateko PC-AXIS Windows 1.5 programa ere erantsi da.
II. Mapa Soziolinguistikoa (pdf, 71 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1998, ISBN 84-457-1268-3.
Hirugarren liburukian 1996ko erroldan jasotako datuen azterketaren emaitzak bildu dira.
Soziolinguistikazko Mapa. 1986. Urteko Erroldaren Araberako Euskal Autonomi Elkarteko Azterketa Demolinguistikoa, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1989, ISBN 84-7542-693-X.
Soziolinguistikazko mapa honek Euskal Autonomia Erkidegoko euskararen egoera deskribatu eta hizkuntza-plangintzarako tresna baliagarria eskaintzen du. Izan ere, 1986ko erroldak biztanleriaren ama-hizkuntza eta hizkuntza-gaitasunari buruko informazioa ematen du. Euskarari buruz bildutako datuotan oinarrituz, gaurko hizkuntza-egoera hobeto ezagutzeko eta gertatzen ari diren prozesuen berri izateko zenbait adierazle sortu dira.
VI. Inkesta Soziolinguistikoaren Arabako txostena. (PDF, 438 KB, laburpena)
VI. Inkesta Soziolinguistikoaren Bizkaiko txostena. (PDF, 445 KB, laburpena)
VI. Inkesta Soziolinguistikoaren Gipuzkoako txostena. (PDF, 455 KB, laburpena)
VI. Inkesta Soziolinguistikoaren Iparraldeko txostena. (PDF, 728 KB, laburpena)
VI. Inkesta Soziolinguistikoaren EAEko txostena. (PDF,4MB, laburpena)
VI. Inkesta Soziolinguistikoaren Euskal Herriko txostena. (PDF, 763 KB, laburpena)
VI. Inkesta Soziolinguistikoaren Nafarroako txostena. (PDF, 547 KB, laburpena)
V. Inkesta Soziolinguistikoa. 2011: Euskal Herria, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Iparraldea (pdf, 9.253 kB) , Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2013, ISBN 978-84-457-3303-5.
V. Inkesta Soziolinguistiko honen bidez, 2011ko hizkuntza-egoeraren azterketa zehatzaz gain, aurreko hogei urteko (1991-2011) azterketa diakronikoa osatzen da, euskararen lurralde guztietan jasotako informazio seriatua eskainiz.
Trebiñuko enklabea, azterketa soziolinguistikoa 2012 (pdf, 2.8 Mb), 2012ko azaroa, Eusko Jaurlaritza, ISBN: 978-84-457-3270-0.
Azken urteotan, euskararen presentzia nabarmena duten lurraldeei Trebiñuko enklabea batu zaie. Trebiñuko enklabeak biztanle gutxi dituela esan daiteke, baina gero eta euskaldun gehiago dago bertan, neurri handi batean mugimendu demografikoen eraginez.
IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006: Euskal Autonomia Erkidegoa, Iparraldea, Nafarroa, Euskal Herria Azterlan honetan Euskal Herri osoan 2006an egindako laugarren inkesta soziolinguistikoaren emaitza nagusiak jaso dira. Euskal Autonomia Erkidegoak, Iparraldeak eta Nafarroak eta Euskal Herriak oro har gaur egun duten egoera soziolinguistikoaren azterketa sakona egin da. Honako hauek jaso dira: biztanleriaren ezaugarri nagusiak, hizkuntza-gaitasuna; hizkuntzaren transmisioa, euskararen erabilera, euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrerak eta azkenik ondorioak idatzi dira.
Euskal Herriko Soziolinguistikazko Inkesta 2001. Euskararen Jarraipena III / Encuesta Sociolingüística de Euskal Herria 2001. La continuidad del euskera III / Enquête sociolinguistique du Pays Basque 2001. LA continuité de la langue basque III / Sociolinguistic Survay of the Basque Country 2001. The continuity of basque III, Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, 2003, ISBN 84-457-2049-X.Azterketa honetan Euskal Herrian egin den hirugarren soziolinguistikazko inkestaren (2001) emaitza nagusiak jasotzen dira. Euskal Herriaren gaur egungo egoera soziolinguistikoaren azterketa sakona egitea. Horretarako, honako hauek jorratu dira: hizkuntza-gaitasunaren bilakaera; euskararen erabilera familian, lanean eta eremurik formalenetan; euskararen erabilera sustatzeari buruzko interesa eta jarrera; familia bidezko transmisioaren diagnosia eta euskaldun berrien azterketa.
Encuesta Sociolingüística de Euskal Herria 1996. La Continuidad del Euskera II / Euskal Herriko Soziolinguistikazko Inkesta 1996. Euskararen Jarraipena II / Enquête Sociolinguistique au Pays Basque 1996. La continuité de la Langue Basque II, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, EKE, 1997.
Azterketa honetan Euskal Herrian egin den bigarren soziolinguistikazko inkestaren (1996) emaitza nagusiak jasotzen dira. Euskal Herriaren gaur egungo egoera soziolinguistikoaren azterketa sakona egitea, ondoko gaiei buruz dagoen informazioa egiaztatzeko: hizkuntza-gaitasunaren bilakaera; euskararen erabilera eremuka; aldi berean, euskararen erabilera sustatzeko hartu beharreko neurriei buruz biztanleriaren interes eta jarreretan sakontzea; familia bidezko diagnosia egitea eta euskaldun berrien erakarpena eta hizkuntza-jokabidea aztertzea.
- Euskal Herria (PDF, 1 MB)
- Euskal Autonomia Erkidegoa (PDF, 2 MB)
- Nafarroa (PDF, 12 MB)
- Iparralde (PDF, 10 MB)
Euskararen Jarraipena (PDF, 384 KB) / La Continuidad del Euskera (PDF, 381 KB) / La Continuité de la Langue Basque (PDF, 386 KB) Eusko Jaurlaritza-Nafarroako Gobernua, 1995, ISBN 84-457-0593-8.
Euskal Herrian egin den lehen soziolinguistikozko inkestaren (1991) laburpena. Bertan, hizkuntza-gaitasuna, hizkuntzaren erabilera eta herritarren euskararekiko jarrera eta interesa aztertzen dira.
Euskara EAEn: gaitasuna, erabilera eta iritzia. (pdf, 4.4 kB) Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2013, ISBN 978-84-457-3307-3.
"Zein dira hiru hizkuntza-dimentsio horiei lotuen agertzen diren biztanleriaren izaera eta ezaugarriak?"
Euskararen belaunez belauneko transmisioa EAEn (pdf, 2,23 MB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2009, ISBN 978-84-457-29458-8.
Ikerketa kualitatiboan oinarrituta dagoen azterlana da. Euskadiko biztanleriak dituen ezaugarri soziodemografikoak aztertzetik haratago, erdaldunek euskararekiko dituzten aurreritziak eta jarrerak aztertzeko asmoz, Unesco Etxearen Amarauna taldearekin lankidetzan eginiko ikerketa-proiektu baten emaitzak jasotzen ditu argitalpenak.
Euskararen belaunez belauneko transmisioa EAEn (pdf, 5.000 Kb), Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2008, ISBN: 978-84-457-2768-3.
Honako ikerketa hau hizkuntzaren familia bidezko transmisioa aztertzen saiatu da, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) gurasoengandik seme-alabenganako transmisioa, hain zuzen. Azterketarako aukeratutako unibertsoa bi gurasoekin bizi diren 2 eta 29 urte bitarteko seme-alabek osatzen dute. Beraz, analisiaren oinarrizko unitateak seme-alabak dira (462.593 gazte). Ikerketa egiteko datuak 2001eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuan jasotako informaziotik atera dira eta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak landutako diseinu bati jarraituz, EUSTATek propio egindako ustiapen bati esker lortu dira.
Euskararen erabilera eta transmisioa. Olabide ikastolako ikasle ohien adibidea (pdf, 429 Kb), Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2005, ISBN: 84-457-2235-2.
Gasteizko Olabide ikastolako ikasle ohien euskararen erabilera eta familia-transmisioaren azterketa. Gaur egun 26 eta 41 urte bitartekoak dira Lizeoan ikasle izandako horiek.
Euskararen erabilera eta transmisioa. Santo Tomas Lizeoko ikasle ohien adibidea (pdf, 352 Kb), Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2005, ISBN: 84-457-2301-4.
Donostiako Santo Tomas Lizeoko ikasle ohien euskararen erabilera eta familia-transmisioaren azterketa. Gaur egun 31 eta 47 urte bitartekoak dira Lizeoan ikasle izandako horiek.
Hizkuntza Biziberritzeko Saioak / Experiencias de Inversión del Cambio Lingüístico / Récupération de la Perte Linguistique / Reversing Language Shift, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2002, ISBN 84-457-1932-7.
1996ko erroldan jasotako datuen azterketaren emaitzak bildu dira.
Eremu urriko hizkuntzen babesa Europan:hamarkada berri baterantz . (pdf, 3,73 MB ), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2011, ISBN: 978-84-457-3144-4.
Euskal Autonomia Erkidegoa leku ezin hobea zen 2009ko apirileko kongresuarentzat, Europako Kontseiluak antolatua Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Espainiako agintarien babesarekin –bai Administrazio Publikoaren Ministerioaren bai euskal agintarien babesarekin–, Gutunaren inguruko jardunbide egokiei buruzko informazioa trukatzeko eta Gutunaren etorkizuna aztertzeko, bere lehen hamaika urteko esperientziaren argitan.
Hizkuntza-erabilera behaketa bidez neurtzeko gida metodologikoa (PDF, 3 MB) Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2013, ISBN: 978-84-457-3287-8.
A guide to language use observation survey methods (PDF, 1 MB)Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2013, ISBN: 978-84-457-3287-8.
Soziolinguistika eskuliburua (pdf, 2132 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2010, ISBN: 978-84-613-6070-3.
Soziolinguistika eskuliburua argitaratu berri da. Bertan, nazioarteko oinarrizko teoriak eta ikerketak, eta Euskal Herrian teoria eta ikerketa horiek izan duten garapena bildu dira. Liburuak sei atal ditu: lehen atalak soziolinguistikari sarrera egiten dio, bigarrena hizkuntza-aldakortasunari buruzkoa da, hirugarrena hizkuntza-ukipenaz mintzo da, laugarrena hizkuntza-ideologiaren eta hizkuntza-jarreren ingurukoa dugu, bosgarrena hizkuntza-politika eta hizkuntza-plangintzari dagokiona, eta, azkena, hizkuntzak aztertzeko ikerketa-metodoen gainekoa. Eskuliburuak bi xede-talde nagusi ditu: unibertsitateko eta mundu akademikoko ikasle, ikerlari eta irakasleak, batetik, eta hizkuntza-plangintzan eta euskalgintzan diharduten eragileak, bestetik. Soziolinguistika eskuliburua Soziolinguistika Klusterraren ekimena izan da, eta HPSren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du. Lana euskalgintzako talde zabalak jorratu du.