HIZKETA - Hizkuntzen Kudeaketarako aplikazioa.
Orain arte, euskara planak kudeatzeko aplikazio nagusia IRATI izan da herri-administrazio publikoetan; hala ere, aplikazio horren egitura gaur egun ez dator bat HPSk bultzatu nahi duen plan eredu berriarekin, Bikain Ziurtagiriko ebaluazio prozesuan erabiltzen den Erreferentzia Marko Estandarrean oinarrituta dagoena.
Hori guztia kontuan izanik, HPSk HIZKETA - Hizkuntzen Kudeaketarako aplikazioa diseinatu du erabilera planen kudeaketa errazteko. Aplikazio berria erabiliz, erabiltzaileek moldatu ahal izango dituzte bai erabilera plan estrategikoak (Bikain berriko Erreferentzia Marko Estandarrean oinarrituak), bai urteko kudeaketa planak.