Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Hezkuntza zentroarekin komunikazio egokia

Hezkuntza zentroarekin komunikazio egokia

Gurasoak hezkuntzakide (Parents partenaires de l’éducation)

Egileak

Pourtois, J.-P.; Desmet, H. eta Lahaye, W.

Argitalpena

Azken txostena (prentsan). Ikerketa hau Wallonia-Brusela federazioak babestuta egin da

Urtea

2013

Laburpena

«Parents partenaires de l’éducation» ikerketa-akzioan “Poli Untxia” pertsonaiarekin eratuta dagoen programa indarrean jartzen da talde esperimental eta talde kontrol diseinua erabilita. Programaren erabilerak zera erakutsi du, familia-eskolaren arteko harremanak hobetuz eskolaurreko haurren (3, 4 eta 5 urteko haurren) hizkuntza gaitasunak hobetzen direla. 20 faszikulu erabiltzen dira untxi protagonistaren eskutik, eskolaurreko curriculumeko gaiak tratatzeko (eskola, gorputza, koloreak…), horietatik erdiak eskolan lantzeko eta beste erdiak (gai berberekin eta hizkuntza egokiarekin) etxerako.

Erabilitako ikuspegia guraso eta hezkuntzako profesionalen arteko koedukazio ekintza batean oinarrituta dago, elkarlan, elkar onartze eta baterako ekintzetako planteamenduarekin. Era berean, haur garapen osasuntsua sustatzearen alde, azken helburua da ekintzaren bitartez familia, eskola eta gizarte arloen arteko baterako hezkuntzaren inportantziaren kontzientzia hartzea.

Aurkikuntzen inplikazio praktikoak

Ikerketa-lan honen ondorio nabarmena honako hau da: guraso-eskolaren arteko koedukazio praktika bultzatzearen garrantzia maila sozioekonomiko guztietako 3-4-5 urteko subjektuen hizkuntza estimulatzeko eta, horrela, beraien eskola-arrakastan izango duen onura. Era berean, lanaren beste ondorio bat da famila-eskolaren arteko harremanak bultzatzeko eta sendotzeko inportantziaz jabetzea haur garapen hoberenerako.

PDF: Hezkuntza zentroarekin komunikazio egokia (PDF, 389 KB)

Informazioa gehiago
Azken aldaketako data: 2015/03/15