Ogasun eta Finantza Saila

Heziketa zibiko-tributarioa

Escudos de la Diputación Foral de Alava, Diputación de Bizkaia, Diputación de Gipuzkoa y Gobierno Vasco  

Iruzur Fiskalaren kontrako Borrokarako Plan Bateratuaren barruan, foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak prebentzio-neurriak indartzearen aldeko apustua egiten dugu, baita zerbitzu publikoei eusteko lagundu behar delako balio sozialaz kontzientziatzearen aldekoa ere. Horri lotuta, eta erakunde arteko lankidetza-hitzarmenaren bitartez, gizalegezko eta zergei lotutako hezkuntza-programa bateratu bat sustatu zen 2017-2018 ikasturterako; programa horrek unitate didaktiko bakarra zuen ekonomiari eta fiskalitateari buruz. Bestalde, 2018ko apirilaren 17an, programa hori luzatzeko akordioa sinatu zen; hasiera batean programa hiru ikasturte luzatuko da, 2021. urtera arte. Hitzarmen honen indarraldia amaitutakoan, parte hartzen duten administrazioek unitate didaktiko komuna ezartzen laguntzeko ekintzei jarraipena ematea adostu dute. Horretarako, 2021eko otsailean beste hitzarmen bat sinatu dute, 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteak hartuko dituena, eta beste bi ikasturtez luza daiteke.

Erakunde arteko akordioa formalizatuta, programan parte hartu nahi duten Euskadiko ikastetxeek zerbitzu espezializatuen laguntza izango dute, hau da, unitate didaktikoa emateko nahi beste aholku jasoko dituzte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure "ZERGAK/IMPUESTOS" koadernoa, “Harremanetarako” fitxan.

Bideo-lotura
 Bideo honek programaren oinarriak azaltzen ditu era oso labur eta intuitiboan.

2023ko hitzarmenaren luzapen akordioa: 2023/05/18an sinatu zen (EHAA 2023ko 125. zk.)
2021-2023ko hitzarmena: 2021/02/09an sinatu zen (EHAA 2021eko 58. zk.)

Kontzientzia fiskala areagotzera bideratutako hezkuntza-mailako ekintzak diseinatu, koordinatu eta gauzatu, zerga-sistemaren gaiari heziketa etiko eta hiritararren ikuspegitik ekinez.

Foru-aldundiek garatu dituzten unitate didaktikoak irakatsi nahi dira herritarren zerga-kontzientzia gaztetatik indartzeko. Alde batetik, ikasleek erakundeen egituraren eta funtzionamenduaren gainean ezagutza erraza baina didaktikoa eta zorrotza jaso dezaten lortu nahi da, baita erakundeen antolaketaren, administrazioen arteko eskumen-banaketaren eta horiek finantzatzeko moduaren gainean ere. Beste alde batetik, ikasleak zerga-iruzurrak eragiten dituen bidegabekerien eta ondorio kaltegarrien gainean kontzientziatu nahi dira, funts publikoen erabilerari buruzko ezagutza sustatu ahala. Hau da, berariaz azalduko zaie zein zerbitzu ematen diren herritarren ekarpenekin eta nola laguntzen duten inguru solidarioago eta orekatuagoa lortzen.

Argibide gehiagorako, eskumako irudian sakatuz "ZERGAK/IMPUESTOS" informazio-liburuxka kontsulta dezakezu. Hala ere, zalantzak izaten jarraituko bazenu, gure zuzendaritzarekin harremanetan jar zaitezke:

Arreta ordutegia (*): astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:30ak arte, ostiralean 8:00etatik 14:30ak arte.

(*) Ekainaren 5etik urriaren 1era: 8:00etatik 14:30ak arte.

Zergak informazio-liburuxka
Atxikitzeko inprimakia

Zure ikastetxea Hezkuntza Elkarte bateko kidea bada, berarekin harremanetan jarri. Bestela, ondoan dagoen pdf formularioa bete (irudian "klik" egin zabaltzeko) eta posta-elektroniko bidez bidal ezazu (zerga-hezkuntza@euskadi.eus).

Berrikuntza gisa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, 2024/2025 ikasturtetik aurrera, ziurtagiria emango du egiaztatzeko irakasleen parte-hartzea baldin eta dedikazio handieneko prestakuntza-ibilbideak aukeratzen badira. Programa ematen laguntzen duen enpresak (Gestionet SL) xehetasunen berri emango du atxikipen-formularioa bete ondoren.

Zalantzarik badaukazu, 945 01 8946 telefonoan gurekin harremanetan jar zaitezke.

Behin Programa amaituta, gogobetetze inkesta bat betetzeko aukera irekiko da.

Data garrantzitsuenen egutegia:
Hitzarmena: 2017/07/07an sinatu zen (EHAA 2017ko 138. zk.)
Hitzarmena luzatzeko akordioa: 2018/04/17an sinatutakoa.

 

Enpresa esleipenduna: Kontratua 2018/10/02an sinatu da  Gestionet sarbidea
Programaren garapena:
2017/2018ko ikasturtea: 132 ikastetxe.
2018/2019ko ikasturtea: 165 ikastetxe.
2019/2020ko ikasturtea: 222 ikastetxe.
2020/2021eko ikasturtea: 256 ikastetxe.
2021/2022ko ikasturtea: 259 ikastetxe.
2022/2023ko ikasturtea: 260 ikastetxe.
2023/2024ko ikasturtea: 260 ikastetxe.
2024/2025eko ikasturtea: IZENA EMATEKO EPEA IREKITA!!