Giza eskubideak, berdintasuna eta Hiritartasuna Programa
Programaren xedea berdintasuna eta pertsonen eskubideak efektiboki sustatzeko, babesteko eta gauzatzeko eremu bat garatzen laguntzea da. Honako berariazko helburuak ere lortu nahi dira:
-
Sexu, arraza edo etnia jatorri, erlijio edo sinesmen, adin edo sexu joera arrazoiengatik diskriminazio ezaren printzipioaren ezarpen efektiboa sustatu eta diskriminazio ezaren printzipioa errespetatzea.
-
Arrazismoa, xenofobia, homofobia eta bestelako intolerantzia erak prebenitu eta borrokatu.
-
Minusbaliotasunen bat duten pertsonen eskubideak sustatu eta babestu.
-
Emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatu eta praktika desberdinetan genero gaien integrazioan aurrera egin.
-
Adingabe, gazte eta emakumeen aurkako biolentzia mota guztiak prebenitu eta borrokatu eta baita bestelako arrisku taldeen kontrakoa ere, bereziki, gertutasun harremanetako arrisku taldeak. Era berean, biolentzia mota hauetako biktimak babestu.
-
Adingabeen eskubideak sustatu eta babestu.
-
Pribatutasun eta izaera pertsonaleko datuen babes mailarik altuena bermatzera lagundu.
-
Batasuneko hiritartasunetik eratorritako eskubideen gauzatzea sustatu eta hobetu.
-
Barne merkatuan kontsumitzaile edo ekintzaile diren heinean, pertsonei bere eskubideak gauzatzea ahalbidetu.
[Giza eskubideak, berdintasuna eta Hiritartasuna Programa Fitxa] (PDF, 52 KB)
Deialdi irekiak:
Deialdi itxiak:
- JUST/2015/RDIS/AG/DISC PROPOSAMENERAKO DEIALDIA. IJITOEN INTEGRAZIOA ETA DISKRIMINAZIO EZA BULTZATZEN DITUZTEN PROIEKTUAK. (PDF, 45 KB)
- JUST/2015/RCHI/AG/PROF PROPOSAMENERAKO DEIALDIA. HAURTZAROAREN BABESERAKO SISTEMETAN LAN EGITEN DUTEN PROFESIONALEN ETA UMEAK ORDEZKATZEN DITUZTEN ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN GAITASUNAK INDARTZEKO NAZIOARTEKO PROIEKTUAK. (PDF, 55 KB)
- JUST-2015-RDAP-AG-CORP PROPOSAMENERAKO DEIALDIA. DAPHNE DEIALDIA: UMEEN KONTRAKO ZIGOR FISIKOAK DEUSEZTATZEKO PROIEKTU TRANSNAZIONALEI DIRULAGUNTZAK. (PDF, 46 KB)
Azken aldaketako data: 2016/04/21