Gatazkaren aurreko esposizioa
Gatazkaren aurreko esposizioa
Gurasoen arteko gatazka eta haurraren lorpen akademikoa: luzerako ikerketa
Egileak
Harold,G.T.,Aitken, J.J. y Shelton, K.
Argitalpena
Journal of Child Psychology and Psychiatry 48, 12, pp 1223–1232
Urtea
2007
Laburpena
Arlo honetako ikerketak argi frogatzen du gurasoen arteko gatazkaren eta haur garapen psikologikoaren artean lotura dagoela. Ikerketa-lan gehienak, haur-doikuntza psikologikoaren (barneko sintoma motak eta kanpoko arazo motak) adierazle oso orokorretan oinarritu dira, eraginaren gainean ikertu dutenean. Honako artikulu hau –neska-mutil berberen laginaren jarraipena luzaroan eginez- honako honetan zentratzen da: Erresuma Batuko 11 eta 13 urteko 230 neska-mutilen lorpen akademikoaren eta guraso-gatazkaren arteko eraginean. Txosten hauen arteko erlazioak analizatu ziren: gurasoen arteko gatazka aita, ama eta seme-alaben ikuspegitik; gurasoen arteko harreman okerren haur-pertzepzioak; guraso-gatazkaren eraginezko erru-atribuzioaren haurren pertzepzioa; eta haur portaera oldarkorraren irakasleen azalpenak. Era berean, matematikan ingelesean eta zientzian haurren errendimendua ebaluatu zen. Emaitzek zera erakusten dute, gurasoen arteko gatazkaren ondoriozko errudun-pertzepzioak eragin esanguratsua duela luzaroko errendimendu akademikoan.
Aurkikuntzen inplikazio praktikoak
Datuek argi adierazten dute garrantzitsua dela analizatzea haurrek nola hautematen dituzten gurasoen arteko gatazka egoerak eta, batez ere, garrantzitsua dela modu terapeutikoan egin beharreko esku-hartzea, ager daitezkeen “auto-errudun” sentimenduen atribuzioa
Informazio gehiago
- Gatazkaren aurreko esposizioa (PDF, 78 KB)
- Publikazioa