Garapen kognitiboa estimulatzea 5
Garapen kognitiboa estimulatzea 5
Nola familiek lagundu edo oztopa dezaketen funtzio exekutiboen sorrera goiztiarra
Egileak
Hughes, C. & Ensor R
Argitalpena
Urtea
2009
Laburpena
Kapitulu honetan luzaroko ikerketa bateko aurkikuntzak deskribatzen dira. Lagina, maila sozial desberdinetako 125 haur britainiarrek osatu zuten, 2 eta 4 urte zituztenean ebaluatuak izan zirenak.Emaitzek adierazi zuten ama-aldamiajearen garrantzia (amak haurrari, helburu zehatzarekin ataza konkretua egiten ari denean, ematen dion laguntza bezala ulertuta: errepikapenak, zuzenketak, laguntza txikiak, etab.) haur txikiek funtzio exekutiboak eskuratu ditzaten (lan-memoriarako, inhibitu edota erregulatzeko, ekintza batetik bestera aldatzeko, planifikatzeko, arreta mantentzeko eta abarreko gaitasun bezala ulertuta).Emaitzek beste hau ere adierazi zuten, imitazioaren bitartezko ikaskuntzaren garrantzia eta familia-errutina desantolatuek funtzio exekutiboen garapenean izan dezaketen efektu negatiboa.
Aurkikuntzen inplikazio praktikoa
Aurkikuntzek aditzera ematen dute hasten dauden haurren funtzio exekutiboak indartu daitezkeela modu desberdinetara:helburu batera zuzenduriko ekintzen laguntzan eta orientazioanzaintzaileen ahalegin kontzienteen bitartez (aldamiajea), baita helduek zerbait lortzeko erabiliko estrategien imitazio-ereduen bitartez ere, edota haurrei euren ekintzen ondorioak aurreikustea ahalbidetzen dien gurasotasunaren jarduera argi eta kontzientearen bitartez.Hobe da lehenbailehen esku-hartzea famili egoera desantolatua edo kaotikoa ematen denean, helburudun haurren pentsamendu eta ekintzen garapena zapuzten dutelako. Era berean, haurren garapena modu egokian bultzatzeko, garrantzizkoa da gurasoak trebatzea aldamiaje aproposa egiteko eduki eta moduetan.