Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Ohiko galderak

  • 1.-Nola bilatu argitalpenak katalogoan?

    Bi bilaketa-mota duzu eskura:

    - Sinplea: bilatzeko, termino bat idatzi (egilea, titulua edo titulu zati bat, sailaren edo erakundearen izena, eta abar).
    - Aurreratua (sinplearen eskuin aldean dago): azalduko zaizun pantailan eskatzen diren datuetatik dakizkizunak beteta.

  • 2.- Zer egin dezaket aurkitu nahi dudan argitalpena agortuta badago?

    Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusian kontsulta dezakezu, "Bibliotekak sarean kontsultatu" hitzaren gainean sakatu.

  • 3.- Itzul dezaket online egindako erosketa bat?

    Okertu bazara, 7 lanegun daukazu argitalpena itzultzeko, jaso zenuen egunetik kontatzen hasita.

    Erositako produktuak ezin du akatsik izan, eta zergatik itzuli nahi duzun azaldu behar diguzu. Erosketa zuk ekartzen ez badiguzu, bidalketa-gastuak zuk zeuk ordaindu beharko dituzu.

    Erosketaren itzultzea Europar Batasunetik kanpoko edozein herrialdetatik egiten bada, ez dizkizugu honako hauek bueltatuko: zergak, aduana-eskubideak eta, ondorioz, sor daitekeen beste edozein gastu.

    Erosketa bat itzuli nahi baduzu, itzuli aurretik, ondoko helbide elektronikora mezu bat bidali: ejgvpublicaciones@euskadi.eus.

    Mezuan, eskaera- eta faktura-zenbakia adieraziz, itzuli nahi duzun produktua zein den esan eta zergatik bueltatu nahi duzun azaldu. Guk ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.

 

Azken aldaketako data: