Euskararen Agenda Estrategikoa
Gobernu Kontseiluak 2021eko azaroaren 2ko bileran onartu zuen Euskararen Agenda Estrategikoa 2021-2024, legegintzaldi honetako hizkuntza politikaren lan-ildoak zein helburu estrategikoak zehazten dituen dokumentua.
Agendak bat egiten du XII. legealdirako Gobernu Programarekin; izan ere, Gobernu Programan euskararekiko ezarritako konpromisoak eta ekimenak jasotzen ditu oinarrian. Hona hemen 3 konpromiso nagusiak:
- Euskararen ezagutza areagotzea eta, batez ere, euskararen erabileran eragitea gizarte- eta kultura-eremuetan, eremu ekonomikoetan, digitaletan eta sektore publikoan.
- Hizkuntza eskubideen erabateko errespeturantz eta normalizatutako hizkuntza bizikidetza baterantz aurrera egitea.
- Erakunde arteko lankidetza indartzea euskararen lurralde guztiekin.
Konpromiso horiek lortu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak 4 helburu estrategiko onartu ditu Agendaren bidez.
- Herritarren euskararen ezagutza handitzen jarraitzea.
- Helduen ikaskuntza-egitasmoa sendotzea.
- Herritarren euskararen erabilera handitzen jarraitzea.
- Euskararen transmisioa bermatzea.
- Aisialdian eta kirolean euskararen erabilera handitzea.
- Ingurune digitalean euskararen erabilera handitzea.
- Hedabideetan euskararen erabilera handitzea.
- EAEko sektore publikoan euskararen erabilera handitzea.
- Eremu sozioekonomiko publikoan zein pribatuan euskararen erabilera handitzea.
- Herritarren hizkuntza eskubideen bermean aurrera egitea.
- Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea.
- Euskararen lurralde guztietan erakundeen arteko lankidetza sendotzen jarraitzea.
- Hizkuntza politika garatzeko adostasunak lantzea.
- Erakundeen arteko lankidetza indartzea.
Agendak, halaber, euskararen zeharkakotasuna bermatzen du, administrazioan zein gizartean, hainbat erakunde, gizarte eragile eta adituren arteko elkarlanean gauzatuko baita.