Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

EUSKARAREN ADIERAZLE SISTEMA (EAS)

Euskararen egoera sozialaren berri ematen duen adierazle sorta da Euskararen Adierazle Sistema (EAS). Ildo horretatik, gizartearen esparru desberdinetan hizkuntzak une jakin batean duen zabalkundea eta denboran zehar izaten ari den bilakaera zehatz-mehatz azaltzeko balioko duen erreminta izan nahi du.

Adierazleok era planifikatuan, sistematikoan eta era iraunkor eta antolatuan datuz elikatu eta eguneratuko dira.

Eremu geografikoari dagokionez, Euskal Herri osoa du jomuga, ahaztu gabe egungo mundu globalizatuak muga geografikoak askotan gainditzen dituela.

Euskararen Adierazle Sistemaren partaideak honako erakunde hauek dira: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Era berean, Europako Batzordeak, Erregio Garapenerako Europar Fondoaren (FEDER) Diru-funtsaren bidez kofinantzatu du egitasmoa.

Sartu