Osasun Saila

Euskadi Aktiboa

Euskadi Aktiboa osasunaren ikuspegi positiboa sustatzen duen proiektu bat da, eta, horretarako, indarguneak edo aktiboak identifikatzen ditu komunitateetan.

Pertsonek eta komunitateek beren ongizateari eragiten dioten gaietan duten protagonismoa indartzeko biderik nagusienetako bat da, hain zuzen, beren komunitatearen ondareak edo aberastasunak identifikatzea. Euskadi Aktiboa aktibo horiek geolokalizazioaren bidez azaleratzen laguntzeko plataforma bat da.

Euskadi Aktiboa plataforman sartu

Euskadi Aktiboa

 

“Komunitatea” bere jarduera auzo edo herri batean bizi eta garatzen duen pertsona multzo espezifiko bat da. Komunitateko kideek talde gisa beren identitatearen kontzientzia dute eta behar komunak partekatzen dituzte, baita behar horiek asebetetzeko konpromisoa ere.
“Osasunerako aktibo bat” osasuna eta ongizatea hobetzen eta, azken batean, hobeto bizitzen laguntzen duen edozein baliabide edo jarduera da, komunitate bateko pertsonek beraiek identifikatua.

Euskadi Aktiboak aktibo hauen arteko konexioa errazten du, eta pertsonek eta taldeek beren komunitatean osasuna koproduzitzeko prozesuak sortzeko duten parte-hartzea eta gaitasuna sustatzen du.

Euskadi Aktiboan bi erregistro motatan bil daitezke osasunerako aktiboak:

  1. 1. Baliabideak: Komunitateko kideen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko baliagarri diren komunitatearen ondareak edo indarguneak; hala nola pertsonak, lekuak, instituzioak, erakundeak eta abar.
  2. 2. Jarduerak: Komunitatearekin elkarlanean eta komunitatetik abiatuta, osasuna eta ongizatea hobetzeko egiten diren ekintzak.

Tipos de activos que se pueden incluir en Euskadi Aktiboa

1. Plataforman sartu

Euskadi Aktiboa plataforman sartu

2. Plataforman erregistratu

  • Lehenik eta behin, beharrezkoa da erregistratzea. Identifikatzeko izena, posta elektronikoko helbidea eta pasahitza soilik behar dira.

3. Introducir información sobre el Activo

  • Aktibo berri bat sartzeko, dagokion galdetegian (jarduera edo baliabidea) agertzen diren eremuak bete behar dira. “*” ikurren bidez markatutako eremuak nahitaez bete beharrekoak dira, aktiboak sailkatzeko eta aurkitzeko oso garrantzitsuak direlako.
  • Adina, kokapena edo nori zuzenduta dagoen zehaztuz gero, errazagoa izango da bilaketetan iragazkiak erabiltzea. Garrantzitsua da jarduera bat noiztik nora izango den ere zehaztea. Izan ere, jarduera amaitzen denean, “Historikoa” atalera igaroko da.
  • Behin informazioa sartuta, harremanetarako pertsonak mezu bat jasoko du, eta informazioa baliozkotu behar dela jakinaraziko zaio. Ordura arte, Aktiboa ez da ikusgai izango Euskadi Aktiboa.
  • Eusko Jaurlaritzaren Osasuna Sustatzeko arloak baliozkotzen ditu aktiboak, sartutako datuak baliozkoak diren egiaztatuta eta oinarrizko irizpide batzuk betetzen direla ziurtatuta (hala nola osasunerako onuragarriak direla edo doakoak direla).
  • Behin Aktiboa baliozkotuta, ikusgai izango da web-orrian.
  • Jarduera bat baliozkotu denetik urtebete igarotzen denean, harremanetarako pertsonak abisu bat jasoko du, informazioa aztertu eta behar izanez gero eguneratu dezan; hori egin ezean, “Historikoa” kalifikazioa izango du.

1. Plataforman sartu

Euskadi Aktiboa plataformara sartu

2. Plataformak bilatzaile bat du, eta honako hauek kontuan hartuta hautatzen du informazioa:

  • Aktiboaren kokalekua.
  • Mota (jarduera edo baliabidea).
  • Baliozkotzean esleitutako kategoriak.
  • Gaur egungo egoera (aktibo ala historikoa).
  • Bilaketa egin ondoren, hautatutako Aktiboetan dagoen informazio guztia ikus liteke, eta pdf formatuan jaitsi ere bai.

Azken aldaketako data: