Egizu bizitza osasuntsua - EBO
Sedentarismoa, dieta desegokia eta tabakoa dira gaixotasun eta heriotza hiru arrazoi nagusiak herrialde industrializatuetan. Gaixotasun kardiobaskularren %80a, 2 motako diabetes kasuen %90a eta minbizi mota guztietatik %30a prebeni litezke biztanleriak dieta osasungarria jarraituko, ariketa fisikoa maila egokian egingo balu eta erretzeari utziko balio. Oraintsuko ikerketa-lanek aipatu ohiturak hartu izanari egozten diote hilkortasuna %60an murriztu izana eta bizi-itxaropena 14 urtez hazi izana.
Egunero ariketa fisikoa 30 minutuz egitea, mediterraneo erako dieta jarraitzea eta ez erretzea dira zure osasunari onura eragiteko eta bizi-kalitatea hobetzeko modurik onena, orain zein aurrerantzean ere.
Ezagutu nahi al duzu zure ohiturei eta bizi-estiloari lotuta, osasunerako onurak lortzeko gomendatutako gutxieneko mailak betetzen ote dituzun?
Azken aldaketako data: