Diabetesa
- Aldatu daiteke pilulak hartzeko edo intsulina jartzeko ordua?
- Diabetesa duten paziente gehienek errespetatu egin behar dute botika hartzeko ordua, tratamendua eraginkorragoa izan dadin, bai ahotik hartzen den diabetesaren kontrako tratamenduetan, bai intsulinaren kasuan.
- Badago diabetesa tratatzeko balio duen sendabelarrik?
- Badaude zenbait landare-espezie, gluzemia jaisteko propietateak omen dituztenak. Diabetesaren Espainiako Elkarteak dio, gehienetan, usadioz hala erabili izan direlako bakarrik egotzi zaiela ahalmen hori.
- Ahotik hartzeko antidiabetikoek ba al dute ondorio kaltegarririk?
- Medikamentu guztiek eragin ditzakete ondorio kaltegarriak. Oro har, gutxitan agertzen dira, baina komeni da zein diren jakitea, berehala antzemateko eta, ahal bada, prebenitzeko.
- Pilulak hartzen ari banaiz denetik jan dezaket?
- Odoleko glukosa-maila gutxitzeko botika bidezko tratamendu bati ekitean, ez da komeni elikadura osasungarria bertan behera uztea.
- Zergatik da garrantzitsua diabetikoek txertoak jartzea?
- Diabetikoak gripearen birusaren eta pneumokokoaren kontrako txertoa jartzea gomendatuta duten arrisku taldearen barruan daude, bi agente infekzioso horiek larriak izan daitezkeen sukar-gaixotasunak sortzeko ahalmen handia dutelako.
- Zer da intsulina?
- Azukrea odoletik gorputzeko zeluletara pasarazten du intsulinak.
- Nola irakurri intsulina-xiringa bat
- Garrantzitsua da intsulina-dosi egokia erabiltzea. Xiringako lerroetan ikusiko duzu zenbat unitate erabiltzera zoazen. Baina baliteke, xiringaren arabera, lerro horiek ezberdinak izatea.
- Intsulina non injektatu
- Diabetesa dutelako intsulina injektatu behar duten pertsonek beren gorputzeko zein tokitan injektatu jakin behar dute, eta gainera, "injektatzeko leku horiek" txandatzen ikasi behar dute.
- Helduek intsulina injektatzeko teknikak
- Diabetesa dutelako intsulina injektatu behar dutenek intsulina beren buruari injektatzen ikasi behar dute. Osasun Eskolaren bideo honetan (egin linka Osasun Eskolara) ikasiko duzu dosia nola prestatu eta nola injektatu.
- Intsulinen tratamenduetarako, jarraibide bat baino gehiago dago?
Azken aldaketako data: