Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa (2018)
"ZAQUIZAMÍ" CÍA. ROBERTO G. ALONSO

Egilea: Roberto G. Alonso
Koreografoa: Roberto G. Alonso
Ekoizpena: Cía. Roberto G. Alonso
Musika: Varios autores
Eszenografia diseinua: Roberto G. Alonso y Tony Murchland
Eszenografia errealizazioa: Tony Murchland
Argiztapen diseinua: Tony Murchland
Argi teknikaria: Tony Murchland
Soinu diseinua: Carles Cors
Soinu teknikaria: Tony Murchland
Jantzien diseinua: Roberto G. Alonso y Víctor Peralta
Jantzien errealizazioa: Víctor Peralta
Antzezleak: Borja Fernández, Laura Marsal y Laia Vancells
Iraupena: 60’
Kontaktua: info@ciarobertogalonso.com
CURRICULUMA
Dantzaren erreferentzia garrantzitsua da, Katalunian eta Espainian, Roberto G. Alonso konpainia, berezia baitu lengoaia koreografikoa: dantza eta antzerki-narrazioa uztartzen dira, eta ikuspegi eszenikoa, berriz, aparta, irudimentsua eta zorrotza da. 1995az geroztik helduentzako zazpi areto-ikuskizun ekarri ditu konpainiaren sormen-lanaren dibertsifikazioak; besteak beste, Lulú, primera noche (kritika espezializatuaren arabera, 2012an Bartzelonan eskaini ziren bost dantza-ikuskizun onenetako bat), UL/Inmérita solitudo (Espainiako areto alternatiboetarako zirkuituak hautatua 2010ean), Divinariana eta Mon Genet (2005eko Festival Grec-en aurkeztua), kale-antzerkiko lau koreografia —azpimarratzekoak (Ob) sesio_Na2 eta Agua al higo y a la pera vino— eta haurrentzako eta familientzako sei lan; besteak beste, Zaquizamí, Almazuela, Simplicissimus eta Zing-Zing. Azkena aipatu dugun horrek ospe handia lortu zuen Espainian eta atzerrian.
LABURPENA
Ikuskizun bizia da Zaquizamí, non “berpiztu” egiten diren ganbara edo trasteleku batean utzitako jostailuak eta traste zaharrak, aukera berri baten bila, zerbaitetarako balio dutela erakusteko. Aniztasunaren, elkartasunaren eta beti aurrera egiteko gogoaren gorazarre ederra. Korridorearen barrenean dago istorio honetako ganbara, eta hiru apalategi ditu —gaizki jarriak—, giltza eta kisketa dituen ate bat, eta funtzionatzen ez duen entxufe bat. Argia itzaltzen den bakoitzean, festa bat antolatzen da, eta, inork ez dituela entzuten uste dutenean, bizitzen, jolasten eta amesten hasten dira ganbarako biztanleak, ikusten ez diren arren beti han daudenak.
Pssssst… Ez egin zaratarik… Ez dezatela jakin zuek ere badakizuela!

Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
"Lana"
- Biteri Kultur Etxea [Hernani]
- 19:00
- 2025(e)ko Martxoak 13
Dantza
"OTS"
- Haatik Dantza Konpainia
- Kurtzio Kultur Etxea [Sopela]
- 20:00
- 2025(e)ko Martxoak 14
Dantza
Dantza Plazetan 2025: ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSA
- Deusto [Bilbao]
- 18:00
- 2025(e)ko Martxoak 14
Dantza
Oin Arin Dantza Taldea
- Areria Kultur Gunea [Lazkao]
- Martxoak 14 eta 21, 18:00
- 2025(e)ko Martxoaren 14(e)tik 2025(e)ko Martxoaren 21(e)ra
Dantza
Herri Arte Eskolako dantza ikasleen koreografia libreak
- Lekuona Fabrika [Errenteria]
- 17:00
- 2025(e)ko Martxoak 15
Albisteak
2025/03/11
"Cinco golondrinas", Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren azken ekoizpena, BBK Salan estreinatuko da
2025/03/11
2025(e)ko Martxoak 10(e)tik 2025(e)ko Ekainak 10(e)ra
Ikerketa Proiektu Saria 2025 - Nafarroa Garaiko bertsolaritzari buruzko ikerketa sustatzeko
2025(e)ko Apirilak 6(e)tik 2025(e)ko Apirilak 16(e)ra
2025/03/07