Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Creadis 3-Smart Creative Districs proiektua

Creadis 3 Kultura eta Sormen Industrien (KSI) esparruko ekimena da. Europar Batasuneko sei lurralde batzen ditu, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila arduratuko da 2017-2021 aldian gidatzeaz. Ekimen honi esker politika publikoen agendak parekatuko dira KSIen garapen berritzailea lortzeko. Creadis 3 proiektuaren bidez Euskadi erreferentziazko gune izango da Europako ekonomian gero eta pisu handiagoa duen esparru honetan, eta bere politika kulturalak hobetu ahal izango ditu.

Creadis 3 - Kick off - 2017/03/17

Creadis 3 proiektua bi asmo nagusirekin sortu zen: lurraldeetako politika publikoen agendak koordinatzea eta KSIen arloan Europako eskualdeetan berrikuntza eta garapen ekonomikoa sortzea helburu duten politika efizienteagoak garatzen laguntzea. Gobernantza instituzionala hobetzea eta, aldi berean, KSIek eskualdeen garapenean irmotasunez laguntzea da, beraz, proiektu honen helburua. Hori lortzeko bigarren mailako honako helburu hauek jarraituko dira:

  • Lurralde osoan lankidetza administratiboa sustatzea KSIen ardura duten agintarien arteko sinergiak bideratzeko.
  • Politika kultural eta ekonomiko hobeak egituratzea KSIentzat berrikuntza-politika eraginkorrak lortzeko.
  • Nazioartean lurraldeen erakargarritasuna babestea eskualdearen ahalmen sortzailean inbertsioak areagotzeko eta talentua duten ekintzaileei bertan eusteko.
  • Zentroen, laborategien, klusterren, haztegien, unibertsitateen, parke zientifikoen eta abarren tokian tokiko ekosistemaren baitan zeharkako elkarlana hobetzea.
  • Sektore kulturalen eta teknologikoen hazkundea hobetzea zeharkako eraginak abiarazteko.
  • ETEei nazioartekotzen laguntzea, ikerketaren eta gaitasunen arloan eta berrikuntzarako azpiegituretan negozio-eredu berriak eta gaitasunak sortzearen bitartez.

Creadis 3 - Logo eta datuak

Parte-hartzaileak

  • Kultura eta Hizkuntza Politika saila
  • Public Service of Wallonia (BE)
  • Region of Western Greece (EL)
  • Regional Council of Central Finland (FI)
  • Emilia-Romagna Region (IT)
  • Ministry of Culture of the Slovak Republic (SK)

Informazio gehiago: