COVASAD
Zer da?
Uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzkoak, aholku-emailea den Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta dokumentaziora Jotzeko Batzordea (COVASAD) sortu zuen.
Baliabide Orokorren Zuzendaritzari atxikita dago eta diziplinarteko kide anitzeko organo izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak sortutako dokumentu-tipologia eta -segida guztiak aztertzeko ardurapetzako.
Bere eginkizunak hauexek dira:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak sortutako dokumentu-tipologia eta -segida guztiak identifikatu eta aztertzea.
- Irizpena ematea dokumentuek euren bizi zikloan izango dituzten Kontserbatzeko Egutegiei eta artxibo fase bakoitzean izango duten iraunkortasunari buruz, bai eta horien eskuragarritasuna proposatzea ere, irizpide administratibo, juridiko eta historikoen arabera
- Ezartzea zein diren Herri Administrazioaren eginkizun eta jarduera kritikoen ondoriozko funtsezko dokumentuak: dokumentuok Ezinbesteko Dokumentuen Programa eta Larrialdiei eta Hondamendiei Aurre hartzeko Programa osatuko dute.
- Aholkua ematea, artxibistikari dagokionez, EAEko Herri Administrazioko organoei eta entitateei.
COVASADeko kideak hauexek izango dira:
- Lehendakaria: Baliabide Orokorren zuzendaria izango da edo horrek eskuordetutako pertsona.
- Lehendakariordea: EAEko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren Kudeaketa Zerbitzuko burua izango da.
- Batzordekideak:
- EAEko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren Kudeaketa Zerbitzuko teknikari artxibozain bi; horietako bat, gainera, idazkaria izango da.
- Ogasun eta Herri Administrazio Saileko (gaur egun Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila) letradu bat.
- Dokumentazioa sortu duen Saileko goi mailako teknikari bat.
- Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzako goi mailako teknikari bat ( gaur egun Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaritza)
- Kultura Saileko (gaur egun Kultura eta Hizkuntz Politika Saila) Kultura Ondarearen Zuzendaritzako ordezkari bat.
- Ikerketa zientifiko eta historikoaren ordezkari bat, Historia Garaikidean edo Zuzenbidearen eta Instituzioen Historian edo antzeko diziplina akademikoetan aditua
AGINDUA, 2005eko abenduaren 19koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena; horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Administrazio Instituzionaleko artxibo sistemaren arautegia ezartzen da
Azken aldaketako data: