Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Aitaren inplikazioa

Aitaren inplikazioa

Amagandiko edoskitzearen hasiera eta iraupena ama lehenerdiengan: erdiondo goiztiarrean aitaren inplikazioa aztertuz

Egileak

Hunter, Th. eta Cattelona, G.

Argitalpena

Health Promotion Perspectives, 4(2), 132-136

Urtea

2014

Laburpena

Erditu ondorengo aldia une erabakigarria da amagandiko edoskitzarorako. Bikotearengandik aldi honetan laguntza fisiko eta emozionala jasotzen duten amek probabilitate handiagoa dute edoskitzean arrakasta izateko. Ikerlan honek aitaren parte-hartzea amarengandiko edoskitzearen hasieran eta iraupenean ama lehenerdiengan aztertu zuen. Erditzerako prestakuntzara joan ziren 146 emakume elkarrizketatu ziren eta honako informazioa eskatu zitzaien: (1) edoskitzearen hasiera, (2) erdiondoko edoskitzea, (3) amarengandiko edoskitze plana (4) jasotako laguntza eta (5) edoskitzearen iraupena. Emakumeen %45,9 (n = 67) senar edo bikotearengandik laguntza jaso zuten ospitalean eta %54,1% (n = 79), ordea, ez. Edoskitzaroan laguntza jaso zuten amek probabilitate handiagoa zuten aldi luzeagoan edoskitzearekin jarraitzeko ospitaletik irten ostean.

Aurkikuntzen inplikazio praktikoak

Emaitzak deigarriak dira hazte prozesuan familia sistemen eraginkortasunaren ikuspuntutik: aitaren inplikazioak zentzua hartzen du hazkuntza-taldearen finkatzera bidean, non sentsibilitatedun jagole desberdinen parte-hartze bateratuak testuinguru estimulatzailea sortzen duen garapen psikologiko osasuntsurako. Ikuspuntu aplikatutik argi agertzen da erdiaurreko eta erdiondoko prestakuntzan bikotearen inplikazioa lortzearen garrantzia.

Informazio gehiago
Azken aldaketako data:  2015/10/01