Osasun Saila

Heziketa afektibo-sexuala - Sexumuxu

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako programa bat da, heziketa afektibo-sexualari buruzkoa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sustatua. SEXUMUXU proposamen interaktibo bat da: teknologia berrietan oinarrituta dago, eta DBHko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleentzat da. Helburu nagusia da nerabeei laguntzea dituzten premia afektiboak eta sexualak gobernatzeko gaitasunak barneratzen. Horretaz gainera, materiala eskaintzen du, bai irakasleentzat, bai gurasoentzat.

Ikasleentzat, joko interaktibo bat du: abentura grafiko bat da; bertan, ikasleek erronka batzuk gainditu behar dituzte, eta horiei esker, heziketa afektibo-sexualaren eremua ikasi eta sakonduko dute. Jarduera bakoitzean, jokoaz gain, beste baliabide batzuk ere proposatzen dira landutako gaiak sakontzeko: esteka interesgarriak, gaiarekin zerikusia duten dokumentuak eta autoebaluazioak.

Irakasleentzat, sexu-heziketa curriculumean sartzeko behar diren baliabideak jartzen ditu: “Irakasleentzako Gida” eta “Sexumuxuko koadernoak”.

Gurasoentzat, “Sexumuxuko koadernoak”: seme-alaben sexu-heziketarako baliagarriak diren bitarteko batzuk jasotzen ditu.

 

Deskargatu "Sexumuxu" (zip - 3,1 GB)

"Ikusi deskargak" pantailan, aukeratu "Gorde fitxategia". Prozesuak minutu batzuk beharko ditu.

Deskonprimatu fitxategiak; horretarako, aukeratu "Atera" eta, gero, fitxategia zer karpetatan gorde nahi duzun.

Exekutatu "sexumuxu.exe" fitxategia (Adobe Flash Player)

Azken aldaketako data: