Ikastetxearen hautazko jakintzagaiak
- Ikastetxeek hautazko jakintzagaien eskaintza taxatu ahalko dute, antolakuntzaren eta langilearen aldetik dituzten aukeren arabera.
- Jakintzagai hauek kontuan hartuko dira sustapenerako, titulaziorako edo espedientearen batez besteko nota kalkulatzeko..
- Jakintzagai propioak eman ahal izateko, ikastetxeek baimena eskatu behar diote Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari.
BATXILERGOA. Ikastetxeek EZ dute baimena eskatu behar hurrengo jakintzagaiak eskaini eta emateko: Atzerriko bigarren Hizkuntza (1.eta 2.mailetan); IKT (1. eta 2. mailetan); Laborategi-teknikak; Anatomia aplikatua; Euskal Herriko Historia; Argazkigintza; Pintura; Musika-informatika; Aljebra eta kalkulua; Egungo munduaren gatazkak eta errealitateak, eta komunikabideekin eta sare sozialekin duen erlazioa; Elektronika; Gizarte-antropologia; Ahozko komunikazioa atzerriko hizkuntzan; Kultura zientifikoa; Zuzenbidea; Euskal literatura eta espainiar literatura XX. Mendean; Ekonomia, ekintzailetza eta enpresa jarduera; Administrazio eta Kudeaketa oinarriak (2. mailan); Psikologia (2. mailan); Irudia eta soinua (2. mailan); Jarduera fisikoa, aisia eta osasuna (2. mailan); Giza fisiologia eta anatomia (2. mailan); Mekanika (2. mailan); Lurraren eta ingurumenaren zientziak (2. mailan).
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA. Ikastetxeek EZ dute baimena eskatu behar hurrengo jakintzagaiak eskaini eta emateko: Lehenengo mailan: Ongizate Fisikoa eta Emozionala; Teknologiaren eta Digitalizazioaren Hastapenak; Atzerriko Bigarren Hizkuntza. Bigarren mailan: Ongizate Fisikoa eta Emozionala; Pentsamendu Autonomo eta Kritikoaren Hastapenak; Atzerriko Bigarren Hizkuntza. Hirugarren mailan: Ongizate Fisikoa eta Emozionala; Pentsamendu Autonomo eta Kritikoaren Hastapenak; Kultura klasikoa; Kultura zientifikoa; Adierazpide artistikoa; Atzerriko Bigarren Hizkuntza. Laugarren mailan: Arte Eszenikoak; Kultura Zientifikoa; Lanbide Jarduerari Aplikatutako Zientziak; Matematika Lantegia; Garapen Pertsonalari eta Sozialari Aplikatutako Filosofia.