Inbentarioaren konsulta
Artxibo Nagusiak herritarren eskura jartzen du EAE-HAANan gordailututako funtsen inbentarioa kontsultatzeko aukera. Kontsulta Online egin daiteke, bi estrategia jarraituz:
- Kontsulta arruntak aukera ematen du dokumentazioa testu libre bidez bilatzeko, eta, egokia iritzi izanez gero, daten arabera muga daiteke.
- Kontsulta aurreratuak aukera ematen du kontsulta hainbat iragazki erabilita egiteko:
- Sailkapen-koadroa. Eremu horrek aukera ematen dio erabiltzaileari lupa baten bidez bilaketa zer funtsetan, ataletan edo sailetan egin nahi den aukeratzeko.
- Data-tartea. Espedienteen hasierako eta amaierako datak. Data jakin bateko informazioa aurkitu nahi baduzu, nahitaezkoa da «noiztik» eta «noiz arte» eremuak betetzea. Era berean, «egutegia» «morroia» erabil daiteke.
- Espediente zenbakia. Datu hori ezagutzen bada, hura aurkitzeko modurik onena da.
- Unitate ekoizlea. Eremu horrek morroi bat dauka egitura organikoaren elementuen artean bilatu nahi den elementu jakin bat aukeratu ahal izateko.
- Tokiak. Espedientearekin lotuta dauden udalerriak dira. «Morroi» bat daukagu nahi den udalerria bilatzeko.
Artxibo Nagusian gordailutako dokumentuetarako sarbidea Artxibo Nagusian bertan egin beharra dago, Donostia kalea, 1 (Lakua) helbidean, Gasteizen.
Artxibo Nagusiak eskaintzen duen zerbitzu horri etekina atera nahi dutenek erregistratuta egon beharko dute. Behin erregistratuta, beharrezko duen dokumentazioa eskatu ahalko du, betiere dokumentazio horretarako sarbidea indarrean den legezkotasunean kokatzen bada.
Interesdunak «Funtsak kontsultatzeko eskaera» inprimakia bete beharko du, bat kontsultatu beharreko espedienta bakoitzeko. Eskatutako dokumentazioa prest dagoenean, Artxiboa eskatzailearekin harremanetan jarriko da, kontsultarako data bat zehazte aldera.