Ikuskizunen Izapidetzeak
Tramitearen arabera, eta hori egiten duen pertsonaren edo entitatearen arabera, bi bide daude hori egiteko:
- Presentziala (pertsona fisikoentzat bakarrik)
- Telematikoa (pertsona fisiko eta juridikoentzat)
-
Areto-itxietan ikuskizunak baimentzea
Jarduera horretarako lizentziarik ez duen lokal edo eremu itxietan egiten diren ikuskizun edo jolas-jarduerak baimentzea, betiere lokalaren edo ikuskizunaren edukiera 700 lagunetik gorakoa bada. Prozedura horretatik kanpo geratzen dira zezen-ikuskizunak eta ikuskizun piroteknikoak.
-
Ordutegi aldaketa baimentzea
17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, honen helburua da Euskal Autonomi Elkartearen eremuan jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueren ordutegiak arautzea, bai eta jarduera horien beste alderdi batzuk ere, ordutegiekin zerikusia dutenak hain zuzen.
-
Ikuskizun piroteknikoak baimentzea
Piroteknia-artifizioak erabiltzen dituzten ikuskizunetarako baimena.
-
Zezen-ikuskizun orokorrak baimentzea
Behi-abelburu suharrek parte hartzen duten ikuskizunak zezen-ikuskizun orokorrak dira. Horietan abelburuak zezen-plazetan toreatzen dira eta ikuskizunean bertan abelburua hil egiten dute, araudi honetan ezarritakoarekin bat.
-
Tradiziozko zezen-ikuskizunetarako baimenaren eskabidea
Tradiziozko zezen-ikuskizunetan behi abelburu suharrek hartzen dute parte. Entzierroak, abereak askatzea, bigantxak toreatzea, sokamuturra eta abelburuaren heriotza eragiten ez duten antzeko ekintzak dira.
-
Bestelako zezen-ikuskizunetarako baimenaren eskabidea
Bestelako zezen-ikuskizunak dira: zezenketa barregarriak, Portugaleko urkadun zezenketak, errekortegileen ikuskizunak, txuliaketak eta emeen probaketa publikoak adibidez.
-
Zezen-plaza finkoak berrirekitzea
Urtero, edozein zezen–ikuskizun egin baino lehen, plazako titularrak berriro irekitzeko baimena eskatu behar dio, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari.
-
Jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak egiteko udal-baimena. Ikuskizunen eskumena duen organoaren aldez aurretiko txosten loteslea (33. art.)
Ikuskizunak eta jolas-jarduerak bide publikoan edo espazio publikoetan egiteko, udalaren aldez aurreko baimen singularra beharko da, baldin eta, ikuskizun edo jarduera horiek gauzatzeko edo publikoa hartzeko, instalazio edo egitura finkoak, aldi batekoak, eramangarriak edo desmuntagarriak erabiltzen badira.
-
Jarduera sailkatuaren lizentzia eskuratzea eta udal-establezimendu publikoak legeztatzea. Ikuskizunen eskumena duen organoaren aldez aurretiko txosten loteslea (26. art.)
Jarduera sailkatuaren lizentzia lortzeko prozeduretan, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 58. artikuluko 4. atalean ezarritakoa betetzeko, udal baimenaren aurretik, ezinbestekoa izango da Eusko Jaurlaritzan ikuskizunen arloko eskumena daukan Zuzendaritzak txostena ematea.
-
Joko lokalei, eta jendaurreko ikuskizun edo /ta jolas jarduerako lokalei buruzko dokumentazioa aurkeztea
Joko lokalen ,eta Ikuskizun publiko edo/ta jolas jarduerako lokalen titularrek joko eta Ikuskizun zuzendaritzari aurkezten diote , lokalei dagozkion dokumentazioa (Lizentziak, txostenak, instalazioen berrikuspena, autobabesa, asegurua edo beste batzuei dagokiona hain zuzen), beti ere Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak lokal horien ikuskapena egiteko eskumena badu.
-
Udalek ikuskizun publikoen eta jolas jardueren arloan abiarazitako zehapen-espedienteak Eusko Jaurlaritzari jakinaraztea
Tokiko Administrazioko organo eskudunek ikuskizun publikoen eta jolas jardueren arloan irekitzen dituzten zehapen-espedienteei buruzko informazioa Eusko Jaurlaritzari helaraztea.
-
Zehapen erregistroa
Erregistro informatizatu hau sortzen da, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari atxikia, zeinaren helburua udal edo autonomia agintariek ikuskizunen eta jolas-jardueren arloko arau-hausteengatik ezarritako administrazio-bideko zehapen irmoak bertan inskribatzea eta ezereztea den
-
Onarpen-zerbitzuko langileen erregistroa
Joko eta ikuskizunetarako lokaletako onarpen-zerbitzuko langileen akreditazioen erregistroa kudeatzea; altak, egiaztapen-azterketarako izena emateko aukerarekin, aldaketak eta bajak.
- Akreditazioa azterketarako galdera-sorta
- Akreditazioa azterketarako galdera-sorta (PDF, 321 KB)
-
Prozedura orokorra
Prozedura hau bakarrik erabili eskatzeko berariazko prozedurarik ez dagoenean
Azken aldaketako data: