Ikuskizunen eta jolas-jardueren eskumenak
Ikuskizunen eta jolas-jardueren eskumenak
Segurtasun Sailaren Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren arabera:
Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari ahalmen eta egiteko hauek dagozkio:
-
Ikuskizun publikoei eta jolas-jarduerei buruzko legeriaren ondoriozko politika publikoak egitea, ostalaritzako jarduerak eta establezimenduak barnean direla. Horrez gain, legeria horrek Segurtasun Sailari ematen dizkion ahalmenak eta egitekoak gauzatzea, honako hauekin lotuta, beste organo batzuen eskumenekoak ez badira: baimenak, txostenak, homologazioak, kontrolak, ikuskapenak edo zehapenak.
-
Jolas-jardueren eta ikuskizunen sektorearen egoerari eta bilakaerari buruzko urteko memoria egitea.
-
Kirolean egon daitekeen indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako estatu-legeriari eginiko arau-hauste arin eta astunengatik zehapenak jartzea.
Lurralde Bulegoak
Zuzendaritza honen menpe dauden lurralde-bulegoek honako ahalmen eta eskumen hauek izango dituzte dagokien lurralde-eremuan, betiere zuzendariak emandako irizpideen arabera:
-
Baimenak ematea, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiteko. Nolanahi ere, salbuespen izango dira 10.000 lagunetik gorako edukiera dutenak eta zezen ikuskizun nagusiak.
-
Lokal eta establezimendu publikoak kudeatzea, baldin eta horien kontrola Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari badagokio; horrez gain, horien dokumentazioa eta datu baseak eguneratzea.
-
Erreklamazio-orriak kudeatzea, Kontsumobideren eskumenak alde batera utzi gabe.
-
Dagokion lurralde-eremuko ikuskaritzarekin koordinatzea.
-
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren titulartasuna duenak beraren eskumenen barruan ematen dizkion gainerako egiteko eta ataza guztiak.
Parte hartzeko eta aholku emateko Organoak:
Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseilua
Azken aldaketako data: