Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Ikuskapen Unitatea eta Elikadura Katearen Legea

Euskadiko Elikadura Katearen Ikuskapenak

Elikadura katearen Legeak arau-esparru bat ezartzen du elikadura katean esku hartzen duten operadoreen arteko merkataritza-harremanetarako, nekazaritzako edo elikagaigintzako produktuen ekoizpenetik banaketara.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Agintaritza Betearazlea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da, eta bera arduratzen da elikadura katearen funtzionamendua hobetzeko abuztuaren 2ko 12/2013 Legea Legea betetzen dela kontrolatzeaz.

2021ean eguneratutako legea funtsezko 3 zutabetan oinarritzen da, hala nola idatzizko kontratuak, jardunbide desleialak eta tipifikatutako arau-hausteak, elikadura-sektorearen eraginkortasuna eta lehiakortasuna areagotzeko eta elikadura-katearen funtzionamendua eta egituraketa hobetzeko, bertan parte hartzen duten operadoreen mesedetan, aldi berean balio erantsiaren banaketa jasangarria bermatuz.

Legea elikakatearen operadore guztiei zuzenduta dago, ekoizpenetik banaketaraino, garraioa izan ezik.

Kontaktua

Telefonoa: 945 01 63 58

Helbide elektronikoa: katea@euskadi.eus

Azken aldaketako data: