Ikus-entzunezko sektorearen araudia
Autonomia Estatutuaren 19.3 artikuluaren arabera, “Euskal Herriak erregula, sor eta atxiki ditzake bere telebista, irrati eta prentsa propioa, eta, oro har, bere helburuak lortzeko behar dituen giza komunikabide guztiak”. Titulu horretan oinarritzen da, hain zuzen, Euskal Irrati Telebista Herri Erakundearen zerbitzu ematea.
Halaber, aipaturiko artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio giza hedabideen arloan Estatuko oinarrizko arauak legez garatzea.
Eskumen-titulu horien babesean, Euskal Autonomia Erkidegoak ikus-entzunezko komunikazioaren arloan bere araubide juridikoa ezarri du, estatu arloko araudian xedatutakoaren kalterik gabe.
Araudi orokorra:
Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 13/2022 Lege Orokorra.
231/2011 DEKRETUA, azaroaren 8koa, ikus-entzunezko komunikazioari buruzkoa.
11/2022 Lege Orokorra, ekainaren 28koa, Telekomunikazioei buruzkoa.